ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


18 Otsaila 2026

HUBSPOT CRM: Kudeatu zure bezeroak, harremanak eta negozioak (ONLINEKO WEBINARRA)

Zure negozio aukerak kontrolatu nahi dituzu? Hubspot CRM tresna erraz eta doanekoa da, eta bezeroak eta harremanak ezin hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Hubspot CRMrekin bezeroekin edo bezerogaiekin egin dituzun interakzio eta harreman guztien jarraipena egin ahal izango duzu. Horrenbestez, transakzioak bere etapa bakoitzean monitorizatu ahal izango dituzu: harremana egiten duzunetik salmenta gauzatzen den arte. […]

Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak. (ONLINEKO WEBINARRA)

Komunikazioa da Mikroenpresa Digitalaren ikastaro guztietan lantzen den hari komuna. Sare sozialetako, blogetako, Mailchimp-eko eta abarretako ikastaroetan lantzen dugu, baina ikastaro honetan, bezeroarekiko komunikazioa jorratuko dugu testuinguru espezifikoetatik abiatuta: bilerak, eguneroko harremana, gorabeheren aurreko laguntza eta asebetetze-inkestak.

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA