ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


15 Maiatza 2026

CRA eta NIS2 araudiak arakatzen: zer eskatzen dute eta nola prestatu

Cyber Resilience Act (CRA)araudiak zibersegurtasun-esparru berri bat ezarriko du Europar Batasunean, etaelementu digitalak dituzten merkaturatutako produktueieragingo die. Bereziki garrantzitsua izango da fabrikatzaileentzat, software-garatzaileentzat, integratzaileentzat eta enpresa teknologikoentzat; izan ere, produktuaren bizi-ziklo osoan bete beharreko zibersegurtasuneko nahitaezko baldintza batzuk ezarri ditu, eta araudia betetzea beharrezkoa izango da Europako merkatuan sartzeko.
#Garapen ekonomikoa #Gazteria #Enplegu

Freepik: AArekin argazkiak eta bideoak sortzeko eta editatzeko baliabidea

Ikus-entzunezko edukiak sortzeko beharrak profesional, autonomo eta mikroETE askori eragiten die: bideo korporatiboak, bisita birtualak edo sare sozialentzako piezak dira adibideetako batzuk.Webinar honetan, Freepikekin irudiak eta bideoak sortzeko tresna nagusiak ezagutuko dituzu. Zure negozioa zabaldu dezakezu horiekin, zure esentzia modu bisual eta profesionalagoan komunikatuz.Aliatu ezin hobea da Freepik zure sorkuntzarentzat.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Gazteria

CLIPCHAMP: Zure bideoak editatu eta sortzeko tresna bikaina

Clipchamp bideo-ediziorako onlineko doako tresna da. Horri esker, erabiltzaileek bideo-edukia bizkor eta erraz editatu eta parteka dezakete. Tresna hori Windowsen Movie Maker-en oinordekoa dela esan dezakegu, eta Windows 11ren app natibo gisa funtzionatzen du. Clipchampek bideoaren kalitatea doitzeko, edukia mozteko, azpitituluak gehitzeko eta beste hainbat gauzatarako aukera ugari eskaintzen du. Gainera, irudiaren kalitatearekin lotutako doiketen […]
#Ekintzailetza #Talentua #Gazteria

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA