ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


17 Ekaina 2026

Bideomarketing-estrategia: baliatu bideoaren boterea zure negozioa bultzatzeko

Ikastaro honetan, zure negozioarentzat zirraragarriak diren bideoak sortzen ikasiko duzu, plangintzatik hasi eta hedapeneraino. Sare sozialetan eta zure markaren beste kanal batzuetan bideo-formatuaren abantailak aprobetxatzeko gakoak ezagutuko dituzu. Eta gidoi eraginkorrak sortzeko, zure bideoak editatzeko eta formatu digitaletara egokitzeko jarraibideak eta tresnak emango dizkizugu. Modako formatuaren, hau da, bideoaren, aukerak zukutzeko guztia.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Kudeatu zure lanak Trellorekin produktiboago izateko (WEBINAR ONLINE)

Ikastaroan zereginen kudeaketa landuko dugu, Kanban metodologiara orientatutako ikuspegi batetik; metodologia sakon landuko ez bada ere, bere aplikazioaren ildoan orientatuko dugu, Trellorekin zereginak kudeatzeko joko arau batzuk ezarri ahal izateko.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA