Basque Culinary World Prize-k gastronomiaren bidez gizartea eraldatu duten nazioarteko sukaldariak bildu ditu

Basque Culinary World Prize-k on line jardunaldia egin du , “Gizartea gastronomiaren bidez eraldatzen” izenburupean historia inspiratzaileak kontatzeko dituzten gastronomiako profesionalen lekukotasuna eta jardunbide egokien berri emateko, gastronomiaren bidez gizartearekin bat egitea lortu duten esperientziak partekatzeko.  

Jardunaldia Basque Culinary World Prize-n seigarren ediziorako izendapenak aurkezteko prozesu irekian ospatu da. Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Center-ek sustatu dute BCWP saria 2016tik, sukaldarien lana saritzeko, esaterako gaur egun euren ezagutza, talentua, sormena eta indarra baliatuz gure gizarteak eskatzen dituen aldaketen alde egiten duten sukaldariena. 

Basque Culinary World Prize-k gastronomiaren indar eraldatzailearen alde egiten jarraitzen du, sukaldarien historia inspiratzaileekin, toki askotan sukaldaritzaz baliatuta gizartean, ekonomian eta ingurumenean inpaktuak sortzen dituzten sukaldarien historiekin, gastronomia hainbat eremutan aurrerapenak bultzatzeko tresna izan dadin, esaterako berrikuntza sozialaren eremuan eta elikaduraren heziketaren eremuan ere bai. 

Munduko hainbat tokitako hizlariek parte hartu dute, zeinarekin Basque Culinary World Prizek adibideak eman nahi dituen kontsumo ereduen aldaketan, kolektiboetarako sukaldaritzan, berrikuntza sozialean eta kultur aniztasunean eragiteko edo, baita ere, sukaldaritzako sormenaz ulertzen duguna eta sormen horri ematen diogun zentzua aldatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dio jardunaldinari Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegarekin.

Ekitaldiak hainbat aditu gastronomiko bildu ditu, hala nola Mauro Colagreco (Argentina), Basque Culinary Centerreko Nazioarteko Kontseiluko kidea eta BCWPko epaimahaiko kidea, eta Mirazurreko jabe eta sukaldaria ere, non gastronomia jasangarria sustatzeko eta sukaldariek gizartean izan dezaketen rola ulertzeko inspirazio iturri izan daitekeen lan bat bultzatu duen; Josh Nilan (Australia), #nowaste filosofia aldezten duen sukaldaria; Leonor Espinosa, 2017ko BCWPren irabazlea, Funleorekin (Kolonbia) berrikuntza sozialaren arloan egindako lanagatik eta gastronomia biodibertsitatearen erabilera dibertsifikatzeko tresna gisa erabiltzeagatik; Matt Jozwiak (Amerikako Estatu Batuak), mota guztietako jatetxeak konektatu dituena behar gehien duten pertsonak elikatzeko; Juan Llorca (Espainia), youtuberra eta elikadura osasungarriaren aldeko aktibista nekaezina; Karin Abensur (Peru), arrantzaren inguruko ekintzailetza sare bat artikulatu duena, arrantzan emakumeek emateko asko dute eta; Dieuveil Malonga (Kongoko Errepublika Demokratikoa), 2018ko BCWPren finalista, eta afrikarrek gastronomiarako duten talentua bultzatu eta ikusarazten duena; eta Nicole Pisani, Chefs in School ekimenekoa (Erresuma Batua), sukaldariak kolektiboetarako sukaldaritzan eta haurrei zuzendutako elikadura heziketan sartzea sustatzen duena. Moderatzaile lanetan, berriz, Sasha Correa kazetari eta idazle gastronomikoa eta Estefania Simon-Sasyk BCC Innovationeko sukaldari ikertzailea arituko dira.

Basque Culinary World Prizen helburua, hau da, gastronomia gizartearen onurarako baliatzen duten chefei esker ona erakustea, inoiz baino garrantzitsuagoa da orain. Ekitaldian parte hartu duten chef gehienek loturaren bat izan dute sariarekin (epaimahaikideak/irabazleak/finalistak), edo 50 Next lehen zerrendarako, The World ‘s 50 Best Restaurants-ek  gastronomiaren etorkizuna diren gazteekin sortutako zerrendarako, hautatuak izan dira, eta gastronomiak gizartean positiboki eragin dezakeela erakutsiko dute, hori da-eta beraiek gastronomiaz duten ikuspegia.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.