Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eragile ekonomiko eta lehiakor bihurtu nahi ditu lehenengo sektorea eta haren balio-kateak. Horretarako, ekosistema ireki, aktibo eta proposatzaile bat koordinatu eta babesteko konpromisoa hartzen du, harreman publiko-pribatu baten barruan, baterako lanerako testuinguru batean, non zenbait eragilek ezagutza eta gaitasunak eskain ditzaketen, batik bat, berrikuntzaren esparruan, sinergiak eta gaitasunak txertatuta.
Helburu hori aintza hartuta, Euskadiko enpresek, euskal elikagaien ekosistema osatzen dugun eragileekin lankidetzan, zuzentzen dituzten elikagaien berrikuntza-proiektuak transferitzeko eta zabaltzeko jardunaldia antolatu da.
Jardunaldia Miñanoko Parke Teknologikoan ospatuko da, hurrengo Martxoaren 25a.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Notifications