Ikusi nola azkartu zure ETEarean lehiakortasuna startupekin

2025eko maiatzaren 9a/09:30etik 10:30era

Zer da?

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak SPRIren bitartez ireki du EAEko ETEei zuzendutako BIND SME ekimenaren bosgarren deialdia, haien negozioaren lehiakortasuna bultzatzeko, mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan. Izena emateko epea zabalik egongo da uztailaren 4ra arte.

Ekimen hori hobeto ezagutzeko, SPRIk online jardunaldi hau antolatu du. Ordubeteko iraupena izango du, eta ETEen eta startupen arteko lankidetza-kasu zehatzak eta horietan lortutako onurak azalduko dituzte bertan.

Ekimen horri esker, hautatutako ETEek eskura izango dituzte startupek eskainitako talentua eta teknologia berritzaile eta disruptiboak, eta, hartara, beren beharren neurriko soluzioak aurkitzeko aukera izango dute.

Deialdi horretako ETEak hautatu ondoren, urrian startupei zuzendutako deialdia irekiko da, ETEek planteatutako beharretarako proposamenak aurkezteko aukera izan dezaten. Lankidetzak 2026ko otsailean garatzen hastea da helburua.

Nori zuzentzen zaio?

Asmo hau duten Euskadiko ETE guztiei:

  • Startupek eskainitako talentua eta teknologia berritzaile eta disruptiboak eskuratzea, eta, hartara, beren beharren neurriko soluzioak aurkitzea.
  • Beren negozioaren lehiakortasuna bultzatzea, mundu osoko startup disruptiboekin lankidetzan.

Informazio gehiago eta Programa klikatu HEMEN

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.