Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola enpresa-mentalitate sendo batek zure negozioaren hazkundean eragin dezakeen?
Sarritan arrakasta kasuez hitz egiten dugu inspiratzeko, baina benetako ikaskuntzak gure akatsetan aurkitzen dira, eta nola gure mentalitateak eta erresilientziak garai ilunetan aurrera egiten laguntzen digun.
Vanessa Marrero, finantza-hezkuntzan aditua, gurekin izango da zure proiektuaren aktiborik garrantzitsuenetako bat indartzeko: enpresa-mentalitatea eta finantza-adimena. Eta hori bere bizitzako esperientzia konplexuenetako baten bidez egingo du: nola gainditu zuen 30 milioi euroko zorra eta ehunka langile kudeatu zituen familia-enpresa bat lideratzen zuen bitartean.
Jardunaldi praktiko honetan, zure negozioa erresilientzia eta finantza-adimena aplikatuz nola gidatu ikasiko duzu, gure adituak irakasten duen hori lortzeko: ekonomia-lasaitasuna.
Zer ikasiko duzu?
Hau izango da 2024ko Ostegun Ekintzaileak itxiera-saioa, beraz, sorpresak, dinamikak eta giro ona bermatuta daude.
Hurrengo azaroaren 21ean (osteguna) 09:30-14:00 Vanessa Marrerorekin jardunaldia ENEKO JATETXEA (Larrabetxu, Bizkaia) |
Nola iritsi? |
Informazio gehiagorako: Ainhoa 683641866 | aetxebarria@hazi.eus
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.