“Recircular alimentación”, elikagai-soberakinak errebalorizatzen lagunduko duen tresna digitala

13/03/2025

  • Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatutako Elikagaien ahuketaren aurkako Euskal Estrategiaren barruan sartzen da.
  • Elika Fundazioaren eta Recircular startup-aren arteko lankidetzaren emaitza da, zeinak elikagai-soberakinak ekonomikoki balorizatzea duen xede.
  • AA bidez sustatutako plataforma digitala da, elikagai-soberakinak sortzen dituzten pertsonak errebalorizatu ahal dituztenekin lotzen dituena.

2022an, Eusko Jaurlaritzak, Elika Fundazioaren bidez, “Elikagaien Xahuketaren Analisia Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Katean” txostena aurkeztu zuen, non nekazaritzako elikagaien euskal sistemako ehundaka enpresak parte hartu zuten. Elikagaien xahuketa beraz gain, azterlanak “aprobetxa daitezkeen materialak” identifikatu zituen (elikadurako beste zatiki batzuk, azpiproduktuak, hondakinak, etab.), ekoizpen- eta eraldatze-faseetan kuantifikatuta; urtean 230.000 tona baino gehiago ziren. 

Horrek Euskadiko nekazaritzako elikakatea hobetzeko aukera handia ematen du; izan ere, produktuak hobeto balorizatzeko formulak bilatu behar dira, kateko eragile guztientzako balio erantsia sortzeko, Ekonomia Zirkularraren ereduan oinarrituta.

Behar horretatik abiatuta sortu da RECIRCULAR ALIMENTACIÓN, Euskadiko RECIRCULAR startup-arekin egindako lankidetzaren emaitza; RECIRCULAR ALIMENTACIÓN lineako plataforma da, industriako soberakinak errebalorizatu ahal dituztenekin lotzeko. Orain kategoria espezifiko bat sortu da nekazaritzako elikagaien enpresentzat. Hala, enpresek aprobetxatu gabe geratu zaizkien baliabideak ikusgarri egin ahal izango dituzte, eta, algoritmo baten bidez, balioztatzeko interesa izan dezaketenei automatikoki jakinaraziko zaie.

Plataformaren funtzionamendua

Plataforma ingurune profesionala da, enpresek izena eman eta beraien soberakinei doan altan eman diezaieten. Baliabideei buruzko informaziotik abiatuta, adimen artifizialak berrerabili eta birziklatzeko aukerak identifikatzen ditu, eta automatikoki jakinarazten die kontsumitzaileak izan daitezkeen enpresei.

Hala, enpresetan aprobetxatzen ez diren baliabideei ikusgarritasuna ematen zaie, eta balorizazio-prozesuei trazabilitatea eta gardentasuna. Gainera, enpresek aurrezki ekonomikoak eta ingurumen eta gizarte arloko onurak sortzen dituzte, RECIRCULAR´en Eragina Neurtzeko Metodologiaren bidez neurtzen direnak. Hala, karbono-aztarna murrizteko, ura eta energiaren kontsumoa murrizteko eta giza-osasuna hobetzeko adierazleak kalkula daitezke. Erabiltzaileek transakzio bakoitzaren eragin-txostenak, adierazle horien kalkuluak biltzen dituztenak, deskarga ditzakete.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Logo ONekin!

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.