Miramon Pasealekua 170, 20018, DONOSTIA - Gipuzkoa - España
Sektorea: Informazioaren teknologia, informatika
Irtenbide adimendunak zure negozioaren egunerokotasunean laguntzeko eta zure erabakiak automatizatzeko. HUPIk bezeroen operazioen beharri erantzuteko Adimen Artifiziala eskaintzen du, irtenbide digitalak, neurrira eta negozioen muinerako irtenbideak diseinatuz, garatuz eta abian jarriz. Irtenbide horiek operazio-oinarria eratzen dute egunez egun erabaki konplexuak hartu behar dituzten edo haien erabaki batzuk automatizatu nahi dituztenentzat. Beste era batera esanda, gure laguntzaile birtualek gomendioak ematen dizkiete automatikoki eta denbora errealean zuen profesionalei, aurretik identifikatutako negozioko gaien inguruan.
ZERBITZUAK:
LAGUNTZAILE BIRTUALAK
Zure negozioa automatikoki eta denbora errealean monitorizatu, kudeatu eta arazo zehatzei buruzko gomendioak emateko software plataforma.
Datuen bisualizaziotik, gomendio automatizatuetara jauzi egin.
Ahaztu grafiko handiak eta datu-base ulertezinak, gure laguntzaile birtualek gomendio automatikoak eskaintzen dizkizute erabaki argiagoak hartzen laguntzeko.
Zure erronkak entzuten ditugu eta zure enpresako profesionalei arazo zehatzei buruzko aholkuak eta iradokizunak proposatzen dizkiegu automatikoki eta denbora errealean. Horrela, zure neurrira egindako Adimen Artifizialean oinarritutako irtenbideak diseinatu, garatu eta gauzatzen ditugu.
Laguntzaile birtualak gure datu-zientzialariek eta machine learning edo operational research-ean adituak garatutako Adimen Artifizialeko motorrek kontrolatzen dituzte, eta, horrela, egunero gomendiorik onenak eskaintzen dituztela ziurtatzen dugu.