Juan Fermín Gilisagasti 2, 3-312 - 20018, Donostia - Gipuzkoa - España
Sektorea: Informazioaren teknologia, informatika
Enpresen prozesu operatiboak hobetzen ditugu beraien datuen erabilera bultzatuz.
ZERBITZUAK:
Xabeten adimen artifizialaren arloko hainbat proiektu egiten ditugu enpresen datuak errentagarri bihurtzeko, haien eguneroko jarduna hobetzeko eta, horrela, negozioaren eraginkortasuna handitzeko.
Proiektuak bezeroaren testuingurura mugatzen dira. Elikaduraren arloan, honako eremu hauek landu ditugu:
Biltegia denbora errealean kontrolatzea:
-Biltegiaren erritmoa denbora errealean kalkulatzea, espero den erritmoarekin alderatuta
-Eskaeraren amaiera-ordua proiektatzea, kamioiaren irteera-ordua betetzen den ebaluatu ahal izateko.
Hornidura-katearen prozesua optimizatzea:
-Eskariaren aurreikuspena proiektatzea eta prozesua kontrolatzeko adierazleak automatizatzea.
-Marjina gordinaren proiekzioa, aurreikuspenean oinarrituta.
-S & OP koadroa sortzea.
Produkzio-lerroaren errendimendua aztertzea:
Prozesuko datuak aztertzea, itxurazko egonkortasun-aldietan produktuaren fabrikazioaren errendimenduan eragina duten faktore esanguratsuak identifikatzeko.