BurgeLUR SC
Maiatza, 2026
Janari freskoa eta oinarrizko produktuen eskaintza zabala.
Zein da zuen balio erantsia?
Herri txikiko biztanleei denda zerbitzua eskeintzea: hainbat produktu freskoekin, ekologikoak, gertukoak eta beste hainbat produktuekin oinarrizkoak direnak.
Denda ordutegi zabala eta ETXEZ-ETXE banaketa zerbitzuarekin.
WASUP eta Instagram bitartez ASTERO produktuen berri eta informazioa eskeiniz.
Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?
Topatzea HORNITZAILEAK, pentsatzea ondo egokitzea eskeintza eta eskaerak eta ahalik eta zerbitzu hoberen ematea.
Zer proiektu berri dituzue esku artean?
Hasi berriak gaude (duela 15 egun) eta gentozen beste HOSTALARITZA proiektu batetik.
BurgeLUR: proiektu berri honetan dugu indarrak eta energia guztia. Epe laburrean landuko duguna izango da: BEZEROEI entzun, egokitu eta sortzen diren behar berriei erantzuna eman.
Etekin ekonomikoak izan, eta baita LANDA EREMUKO komunitateari zerbitzua ematea.
Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean? (Produktu-sorta, merkatuak, enplegatuak, etab.)
Produktuez gain beste hainbat dinamizazio ekimenak egiten: ekoizleekin, bezeroekin, kanpoko beste eragileekin batera, etabar.
Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?
HAZI FUNDAZIOA, Kabia taldeak asko lagundu digu, ezagutuz beste proiektuak, egiteko erak eta ilusioa mantentuz.
GEROA zerbitzua eskeini ziguten: eta oso babestuta sentitu gara gure ENPRESA PLANA eta Leader dirulaguntzetara aurkeztuz.
Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?
Ilusioa piztuta mantentzea, pazientzia izatea eta lana-lana eta lan gehiago egitea.