Esperientziak: Kroketak.eus

Kroketak.eus

Azaroa, 2021

Ohiturak sukaldatzen dituzten kroketeroak

Kroketak.eus -ek errespetu handia die Euskal Herriko sukaldaritzak eta lehen sektoreak landu dituzten ohiturei. Ohiturak sukaldatzera etorri gara!!

Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak

Kroketak.eus-en bertako produktuez, Euskal Herrian ekoiztutako produktuez alegia, egindako kroketa gourmet Km0 ekoizten dugu. Gaur gaurkoz bai profesionalekiko zein partikularrekiko eskaintza daukagu, salmenta zuzenaren bitartez edota web gunean topatu daitekeen denda online bidez.

Zein da zuen balio erantsia?

Kroketak.eus proiektuak euskal sukaldaritzaren ohituretan dauzka sustraiak eta norabide horretan egin nahi dugun ekarpena kroketaren garapen gastronomikoaren baitan kokatzen da. Hala, zapore eta sorkuntza berri bakoitzak bere nortasun-zeinua izatea da gure errezeten helburua.

Zer pertsonak osatzen dute “kroketak.eus”?

Kroketak.eus proiektuaren atzean Araba herrialdearen bi bazkide gaude. Batetik, Juan Gil, sukaldaria eta bestetik, Patxi Ruiz de Samaniego, ekintzailea.

Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?

Hasierako hilabete hauek ez dira bat ere errazak izaten ari. Batetik industria sektorean esperientziarik gabeko bi lagun garenez, sektoreak berak dituen ezaugarriak ezagutzen gabiltza. Bestetik, prozedura administratibo guztiak betetzen denbora pila sartzen ari gara. Azkenik, finantziazioari eta bideragarritasun ekonomikoari latutako zailtasunak ere gehitu behar ditugu.

Zer proiektu berri dituzue esku artean?

Kroketak.eus egitasmoaren garapena aurreikusiz, 2021 urte osorako ibilbide orria marraztu dugu. Motzean kokatzen dugun hurrengo jauzia, kroketak eskuz egitetik mekanizatzera igarotzeko inbertsioa izango litzateke.

Horrez gain urtea bukatu aurretik Araban zabaltzen den lehenengo Kroketeria martxan jarri nahiko genuke. Bestelako proiektuak ere baditugu buruan, baina txiri – txiri.

Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean?

Galdera horren erantzuna ez da erraza. Baina Kroketak.eus egitasmoa gainditzen duen enpresa proiektu osoaren garapena aurreikusten dugu, Cooking Ohiturak, S.L.L ordezkatuko duena alegia. Cooking Ohiturak empresa egitasmoaren baitan hiru zutabe kokatzen ditugu: batetik Kroketak.eus, bestetik Baserri Events eta azkenik aholkularitza zerbitzua.

Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?

Orain arte laguntza dezente jasotzen ari gara, izan aholkularitzaren norabidean edota ebatzi gabeko diru laguntzen lehiaketak. Azpimarratzekoa da HAZI-tik jasotzen ari garen babesa.

Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?

Formakuntza, ekintzaile dinamikak babesten duen sektore publikoarekin harremanetan jartzea eta norberarekiko konfiantza zaintzea.

Garrantzi handia ematen diozue produktuaren kalitateari. Kontaiguzu zuen filosofia zentzu horretan.

Kroketak.eus egitasmoan Euskal Herriko sukaldaritzak eta lehen sektoreak landu dituzten ohiturekiko errespetu handia dauka. Norabide horretan geure ekarpen xumea egitera gatoz, jarduera jasangarria eta ingurumenarekiko errespetua oinarri dugularik. Geure sozietatearen izenak dioen bezala… Ohiturak sukaldatzera etorri gara!!

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.
eu-ES