GARILORE SC
Maiatza, 2026
Tokiko merkatu eta azoketan zuzenean saltzen dituzte produktuak.
Zein da zuen balio erantsia?
Eskuz egindako ogia eta gozokiak. Kalitate handiko produktuak dira, eta lehengai oso zainduak dituzte, bereizten eta aipatzen gaituztenak.
Gure salmenta puntuaren itxura asko zaintzen dugu, beti berdina (ostegunetako merkatuan edo Aguraingo azoka puntualen batean) Bezeroarentzako arreta asko zainduz: entzute aktiboa 100×100.
Erroskillak frijitu ohi dira merkatuetan: bezeroekiko hurbilketa eta elkarrizketa errazten duen erakarpen bat da.
Unean-unean pertsonak kontratatzen ditugu merkatu/azoka puntualetan arreta emateko (Perretxikoaren Azoka, adibidez, Maiatza) eta haien profila asko zaintzen dugu: Gariloreren balioak ezagutu eta zabal ditzaten. Askotan ezagunak dira, eta produktu berrien prestaketan, eta batez ere diseinuan ere parte hartzen dute. Gure lanaren oinarria ahalegina, konfiantza eta lankidetza dira.
Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?
1- Gure labea eraikitzeko erabakia hartzea (etxean), 15 urte baino gehiagoko gure esperientzian oinarrituta. Geure kabuz (eta familiaren laguntzarekin) egiteko beharra eta aukera ikusi genuen.
2- Bezero mota ondo definitzea eta merkatu eta azoketako zuzeneko salmentan apustu argia egitea, kalitate handiko tokiko produktu bat eskainiz, oso hurbilekoa eta irisgarria. Gasteizko bezero gehienak ezagutzen ditugu Iruñeko Abastos plazan eta Landabenen: badakigu zer gustatzen zaien, zer behar duten, eta konfiantza horrek bultzada ematen digu produktu eta formatu berriak eskaintzeko, beti oso ondo hartzen baitituzte.
Bezeroekin hartu-harremana izateak salmentarako eta hazkunderako berme zehatzak ematen dizkigu.
Zer proiektu berri dituzue esku artean?
GARILORE-ren produktuen salmentarako online dena.
Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean? (Produktu-sorta, merkatuak, enplegatuak, etab.)
Produktu eta formato berriak eskeintzen, soldatapeko persona baten bat gehiagorekin labean, eta okin batekin gauez, asteko egun gehiagotan ofia eskeini ahal izateko.
Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?
Aukera baloratu genuen, baina ez dugu haren laguntzarik nahi izan; izan ere, administrazioaren erritmoak eta laguntza-planak ez doaz gure beharren erritmo berean, eta moteldu egingo gintuela iruditu zitzaigun.
Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?
Lehenik eta behin, ilusioa, horrek mantentzen zaituelako egiten duzunarekin ilusionatuta, ondo egiten duzula baitakizulako (metatuta duzun esperientzia dela eta).
Baita egunero, etengabe, bezeroei entzuten jakiteak: haien beharretara eta aldaketetara egokitzeko eta erantzuteko gaitasuna izateko.
Zenbakiak egitea oso garrantzitsua da: bai hasierako proiekzioan, bai hileko jarraipenean. Are gehiago, gure LABE BERRIA bezalako inbertsio handiei aurre egin behar diezunean eta lehen mailako publikoari arreta ematen jarraitu behar duzunean Gogoan une oro dituzun kezkak, nekea eta buruhausteak, baita familiari buruzkoak, gehiegi nabaritu gabe.
Kontziente izateko eta gauzetan ez nahasteko, sinpletasunetik hasi. Hasieran sinpletasuna lehenetsi, gero gauzak bakarrik nahasten baitira.