Personas

ONekin! Programaren baldintzak

ONekin! Programan parte hartzeko eskaerak berekin dakar proiektuaren sustatzailea den pertsona, enpresa edo erakundeak (aurrerantzean, “Parte Hartzailea” edo “Sustatzailea”) baldintza hauek erabat eta erreserbarik gabe onartzea.

  • HAZIk eskaintzen dituen zerbitzuen xedea da proiektuen Sustatzaileei euskarriak eta orientazioa ematea, gomendio sektorialak eta beste la tresna eta informazio batzuk emanez, proiektua martxan jartzeko laguntza eta orientazioa emateko; zerbitzu horien artean ez dira sartzen aholkularitza juridikoa, finantzarioa, zergei buruzkoa, kontabilitatekoa edo gisa horretakoak. 
  • HAZI Sustatzaileari orientazioa, euskarria eta laguntza ematera mugatzen da. Sektorearen esperientzian eta ezagutzan oinarritutako iritzi edo gomendio orokorrak ematetik harago, HAZIk ez du, inola ere, proiektuaren bideragarritasuna dokumentatzeko, ebaluatzeko edo balioztatzeko erantzukizunik. Sustatzaileari baino ez dagokio proiektua zuzentzea eta gauzatzea, alderdi guztietan, bere irizpide profesional edo pertsonalen arabera. HAZIk eman ditzakeen tresnek, informazioek eta gomendioek helburu eta balio orientagarria baino ez dute, eta ez dira inola ere ondorio lotesle, zehatz edo behin betikotzat hartu behar.
  • Balio kateko eragileekiko harremana erraztera bideratutako zerbitzuei dagokienez, Sustatzaileak baldintza hauek ulertzen eta onartzen ditu:
  • HAZI sektoreko eragileekiko harremanetan bitartekari eta laguntzaile izatera mugatzen da, eragile horiek, HAZIren irizpideen eta proiektuaren izaera edo irismenaren arabera, nola edo hala proiektuan laguntzeko edo parte hartzeko interesa badute, izan inbertitzaile potentzial, bezero, laguntzaile edo hornitzaile moduan. HAZIk ez du inola ere bere gain hartzen emaitzen konpromisorik edo bermerik.
  • HAZIk eragileei proiektuaren ezaugarrien berri eman besterik ez du egiten, proiektuari eta Parte Hartzaileari buruzko informazioa ematen die, proiektua abian jartzen edo garatzen nola edo hala laguntzeko edo parte hartzeko interesa duten ebaluatzeko. 
  • Bitartekaritza lan horretan, HAZIk Parte Hartzaileak proiektuari lotuta eman dizkion dokumentuak eta informazioak partekatu ditzake eragile horiekin (esaterako, enpresaren aurkezpenak, negozio planak, investor deck edo antzekoak). Beraz, ONekin! Programan parte hartuz gero, Parte Hartzaileak baimena ematen dio HAZIri dokumentazio hori eta berarekin harremanetan jartzeko datuak aipatu eragileekin partekatzeko. 
  • Parte Hartzailea bere proiektuaren dokumentazio deskribatzailea egiteaz arduratzen da soilik. HAZIk ez du inolako betebeharrik bere gain hartzen Parte Hartzaileak emandako dokumentuetan jasotako informazioa balioztatzeko edo egiaztatzeko. 
  • Parte Hartzailea da HAZIri helburu horietarako ematen dion dokumentazioan jasotako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren, zilegitasunaren eta egokitasunaren erantzulea, eta HAZIk ez du inolako erantzukizunik izango. 
  • Harremanetan jartzeko bitartekari izatetik harago, HAZIk ez du parte hartzen erraztutako harremanetatik eratorri daitezkeen kontratu edo merkataritza harremanak negoziatzen edo formalizatzen, eta ez du bere gain erantzukizunik hartzen Sustatzaileak eta kontaktatutako eragileek elkarren artean eratzen dituzten harremanei dagokienez. Era berean, HAZIk uko egiten dio harremanetan jarritako eragileek bidaltzen zaien dokumentazioa erabiltzearen inguruan egon daitekeen erantzukizun orori.
  • Ekintzailetzarako programa edo laguntza aukerei buruzko informazioa ematera zuzendutako zerbitzuei dagokienez, HAZI Sustatzaileari dauden laguntza programei buruzko informazio orokorra ematera zuzentzen da, aurrez aukan esperientzian eta proiektuaren izaeran oinarrituta, eta Parte Hartzailearen erantzukizun esklusiboa izango da dagozkien ebazpen, deialdi edo buletin ofizialetan programa edo laguntza horietan sartzeko baldintzak egiaztatzea, baita deialdien eta eskabideak aurkezteko datak ere. HAZIk ez du bere gain hartzen laguntza programetan parte hartzeko Sustatzailearen proiektuaren betekizunak egiaztatzeko betebeharrik, eta ez du parte hartzen laguntzak eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzen, idazten, kudeatzen edo balioztatzen. HAZIk ez du inola ere bermatzen proiektuari buruzko informazioa ematen duenean Parte Hartzailea onuraduna izango dela. 
  • Sustatzaileak jakinarazi ahal izango du ONekin! Programan parte hartzen duela eta bere dibulgazio materialean logo ofiziala erabili ahal izango du, horren barruan dabilela egiztatzeko, baina inola ere ezingo du adierazi, esan edo aditzera eman bere enpresa proiektuak HAZIren edo Eusko Jaurlaritzaren onarpena edo balioztapena duela. Edonola ere, Sustatzaileak ezingo du logoa erabili edo sartu inolako material edo dokumentutan baldin eta horrek legea edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituen testu idatziak edo irudiak baditu, iraingarria, lizuna, sexista, umilgarria edo mingarria badu, legez kanpoko jokabideak edo iruzurrezkoak eragiten baditu, edo edozein kolektiboren aurkako gorrotoa eragiten badu. Parte Hartzaileak bere gain hartzen du logoa HAZIk uneoro emandako jarraibideen arabera erabiltzeko betebeharra, eta, HAZIk hala eskatuz gero, utzi egin beharko dio erabiltzeari. 
  • HAZIk beretzat gordetzen du ONekin! Programan parte hartzea ez onartzeko baldin eta proiektuek ez badituzte programan parte hartzeko baldintzak betetzen, ez daudelako elikadura eta egurraren balio kateari edo landa eta itsasertzeko inguruneari lotuta, edo ez dutelako behar besteko zehaztapen edo heldutasun edo garapen mailarik. 
  • Parte Hartzailea da une bakoitzean aplikatu behar diren edo galdatzen diren legezko arau eta betebehar guztiak zaintzearen eta betetzearen erantzule bakarra, bai bere proiektuari dagokionez, bai bere lanbide edo enpresa jarduerari dagokionez.

HAZIk programatik baztertu ahal izango ditu gutxieneko seriotasun eta profesionaltasun maila betetzen ez duten Parte Hartzaileak, edo ekintza desegokiak edo abusuzkoak egiten dituztenak, HAZIrentzat bereziki kaltegarriak edo gaitzak izan daitezkeenak, baita Parte Hartzaileak denbora luzez abandonatutako proiektuak ere. Halaber, dokumentu honetan edo HAZIk edo bertan parte hartzen duten erakundeek etorkizunean ezarri dezaketen beste edozein jarraibidetan ONekin! Programari lotutako baldintzak edo betebeharrak betetzen ez dituztenak ere baztertuko dira.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.