Mahastizaintza eta ardogintzaren, sagardoaren eta garagardoaren sektoreetan merkataritza berrikuntza bultzatzea, batez ere teknologiaren, enpresa kudeaketaren eta merkataritza arloko egituraketaren bidez, banaka edo enpresen arteko lankidetzaren bitartez, partzuergoak sortuz, plataformak garatuz, etab.
Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen guneak dituzten nekazariak edo nekazari elkarteak, nekazaritza kooperatibak edo nekazaritzako elikagaien enpresak.
Onuradunak banaka edo talde baten bidez sartu ahal izango dira programan, Merkataritza Berrikuntzako Talde bat osatuz.
Programaren bitartez, besteak beste honako jarduera hauek lagunduko dira diruz: merkataritza berrikuntza; marketin digitala; merkataritza elektronikoa; zirkuitu laburretan merkaturatzea; salmenten dinamizazioa; eta berrikuntza salmenta fasean eta merkatuetan. Kostu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
Laguntzetatik kanpo geratzen dira hauek:
Laguntzaren ehunekoa diruz lagun daitezkeen kostuen % 60 izango da, emakumeek sustatutako proiektuetan izan ezik, horietan % 66 izango baita. Diruz laguntzeko aurkeztutako gastu guztiengatik eman beharreko laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 3.000 euro edo 5.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko, programan banaka edo Merkataritza Berrikuntzako Talde baten bidez sartzen den kontuan hartuta, hurrenez hurren.
Dirulaguntza edo zuzeneko laguntza.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.