Enpresak sortzea (6.1 PDR)

Icono diana

Xedea

Nekazaritza-sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteak egoki koka daitezela erraztea, sektore horren barruan prestakuntza profesional egokia duten pertsona gazteak barneratuz, belaunaldi-ordezkapena ahalbidetuz eta, era horretan, sektorearen profesionalizazioa bultzatuz.

Icono lupa

Hartzaileak

  • Nekazaritza-sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteak. Gaztetzat hartuko dira 18 urte bete dituzten baina oraindik 41 urtetara iritsi ez diren pertsonak.

Icono Esquema

Deskribapena

Ebazpena ematen denetik kontatzen hasi eta gehienez ere bost urteko epean bi alditan ordaindu beharreko hobari bakar gisa emango da dirulaguntza.

Enpresa Planean aurreikusitako gastu eta inbertsio batzuk abiapuntutzat hartuta ezartzen da zenbatekoa, instalatuko den pertsona mota, ekoizpen-eredua, aldez aurretik sektorearekin duen lotura eta bazkidetza erako proiektu bat den kontuan izanik. Gehieneko zenbatekoa 70.000 €-koa izango da onuradun bakoitzeko, eta gutxieneko dirulaguntza 20.000 €-tik gorakoa.

Beharrezkoa: a) 18 eta 40 urte bitartean izatea, b) Gaztenek prozeduran aurreikusitako baldintzen arabera instalatzeko prozesua onartzea: c) Enpresa-plan bat aurkeztea (5. urtea baino lehen laneko 1 UTA erdiestea, ATP izatea eta pertsona gazte bakoitzeko 9.600 €-ko gutxieneko marjina erdiestea; d) Gaitasun eta konpetentzia profesional egokiak edukitzea (36 hilabeteko barkamen-epea); e) Ustiategia mantentzeko 5 urteko gutxieneko konpromiso-epea; f) 9 hilabetean enpresa-plana abian jartzea eta nekazari aktiboaren definizioa betetzea.

PDR 2015-2020 Euskadiren 6.1 Neurria

Icono bombilla

Laguntza mota

Prima única a tanto alzado.

No tiene atributo alt
Trabajo decente y crecimiento económico
No tiene atributo alt
Icono agentes

Laguntza-era gileak

Aplikazio-erremua

Araba - Bizkaia - Gipuzkoa

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.