Hautagai izateko betebeharrak betetzen dituzten nekazariek beren nekazaritza-ustiategien etekin orokorra eta iraunkortasuna hobetzearren egin dituzten inbertsioetarako laguntzak ematea
Hautatu daitezkeen inbertsioen ehuneko baten gaineko dirulaguntza zuzenaren bidez. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsio-zenbatekoaren %60ko gehieneko laguntza-ehunekora mugatua dago
Onuradun mota, ustiategi mota eta inbertsio mota kontuan izanik ezartzen diren irizpide batzuetan oinarrituta ezartzen da zenbatekoa.
1305/2013 Erregelamenduko (EB) 45. artikuluan aurreikusitako kostuek jaso ahal izango dute dirulaguntza (aipatzekoak dira, besteak beste: eraikuntzak, makineria eta ekipoen erosketa, ekipo informatikoen eskuraketa eta abar). Lehen instalazioetan bigarren eskuko ekipoen erosketarako laguntzak eman ahal izango dira, baldintzen arabera.
PDR 2015-2020 Euskadiren 4.1 Neurria
Lehiaketa bidezko laguntza Egindako inbertsio hautagarrien ehuneko baten gaineko dirulaguntza zuzena
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honen xedea da elikaduraren eta zuraren balio-katearen zein landaren eta itsasertzaren sustapenaren sektorean egon daitezkeen laguntza eta babes-neurriak bilatzen laguntzea. Nolanahi ere, kontuan izan tresna horrek ez dituela unean uneko laguntza edo neurri guztiak biltzen; hortaz, ez da eta ez du izan nahi organismo edo erakunde guztiek eman ditzaketen laguntzen zerrenda zehatz bat. Ahalik eta informazio eguneratuena ematen badu ere, aintzat hartuta neurri eta laguntza berriak maiz argitaratzen direla eta asko direla, Fundación HAZI Fundazioak ezin du bermatu atal honetan kontsultatu daitezkeen laguntza eta neurriak etengabe eguneratuko direnik, ez eta tresna honen bidez kontsultatu daitekeen laguntzaren bat une horretan indarrean egotea ere. Tresna honen xedea laguntza-tresna izatea da, eta informazioa emateko baino ez da. Laguntza eta neurri horiek eskuratu ahal izateko betekizunak eta baldintzak ezagutzeko, Fundación HAZI Fundazioak gomendatzen du organismo edo erakunde bakoitzaren aldizkari edo iturri ofizialetan argitaratutako deialdiak eta iragarkiak kontsultatzea.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.