Erregistro hau nekazaritza- eta elikagai-industrientzat da, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat izan eta nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuko I. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten badute. Industria horien produktuak ez dira saldu behar azken kontsumitzaileari edo haiek dauden udalerriko merkatuetara soilik.
Nekazaritza- eta elikagai-industriek jarduera hasi ahal izango dute, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean. Era berean, nekazaritza- eta elikagai-industriek Erregistroan dauden datuak aldatu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean.
Tresna informatikoen, ekonomikoen, digitalizazioaren eta abarren oinarrizko nozioei buruzko bideoak, ONekin!-eko edozein erabiltzailerentzat eskuragarri daudenak.