ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


19 Urtarrila 2026

LangChain.js: agenteak eta RAGak web-garatzaileentzat

Adimen artifiziala nonahi ageri den garaiotan, LLMak aplikazio errealetan integratzeko beharra sortu da. Ildo horretan, LangChain.js finkatu da erreferentziazko framework gisa, soluzio horiek aplikazio errealetan txertatu ahal izateko.

Barnetegi Teknologikoa – Enpresa produktibitaterako adimen artifizialeko laguntzaileak

Ezagutu nola sortu AAko laguntzaile pertsonalizatuak enpresa produktibitatea bultzatzeko.

CHATGPT I: aukerak, arriskuak eta praktika onak

AAk denean eragin du iraultza. Zeharkako teknologia da, gure lan egiteko modua eta prozesuak erabat aldaraziko dituena. ChatGPT da iraultza horren adierazle nagusia. Izan ere, gure eskuetara iritsi zen elkarrizketarako txateko lehen tresna izan zen.GPT lengoaia-ereduan oinarritutako elkarrizketarako txat honi esker, denbora aurreztu, ideiak lortu eta hainbat zereginetan produktiboagoak izan gaitezke. Baina baditu berezitasun eta […]

Zer argitaratuko dut gaur? Sare sozialetan zure edukien plana definitzeko metodologia eta tresnak

Gaur egun, negozio guztiek sortzen dituzte edukiak sare sozialetan edo blog korporatiboan. Baina enpresa txikientzat erronka bihurtzen da edukia etengabe partekatzea eta baliabideak hainbat formatutan sortzea.Denbora eta inspirazioa falta izatearen ondorioz (zer argitaratuko dut gaur?) sare sozialak eguneratuta izatea lan neketsua izaten da.Hartzaile dugun publikoa eta interesatzen zaizkigun gaiak argi eta garbi zehaztuko dituen edukien […]

NOTION: Sortu kontrol-panela zure negozioaren produktibitatea handitzeko

Notion antolaketarako eta produktibitaterako tresna da. Horren bidez, erabiltzaileek toki bakarretik oharrak, taulak, egutegiak, datu-baseak eta askoz ere gauza gehiago sortzeko aukera dute. Notion tresnaren bidez, profesionalek eta negozio txikiek beren zereginak, proiektuak eta oharrak erabiltzeko erraza eta bisuala den sistemak antola ditzakete. Gainera, denbora errealean lankidetzan aritzea ere ahalbidetzen du. Notion erabat pertsonalizagarria da; […]

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA