ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


12 Otsaila 2026

Automatizatu AArekin eta Power Automaterekin

Ikastaro honek Power Automate adimen artifizialeko tresna aurreratuekin konbinatuta erabiltzeko sarrera praktiko eta oso bat eskaintzen du, enpresetako lan fluxuak efizientziaz optimizatu eta eraldatzeko.

GOOGLE GEMINI: Googleren elkarrizketarako AA

Ikastaro honetan, AA sortzailearen inguruan eta amaierako erabiltzaileari zuzenduta Google lantzen ari den proiektu eta tresna ugariak jorratuko ditugu. Horren erakusgarri nagusietako bat da Gemini, elkarrizketarako txata, ChatGPTren alternatiba. Ikastaroan, Gemini erabiltzen, etekin handiena ateratzen eta Googleren gainerako ekosistemarekin integratzen ikasiko duzu. Gainera, beste tresna batzuk ere erakutsiko dizkizugu: Duet AI (Workspace barruko AA sortzailea) […]

AArekin bideoak ekoiztea: aro sortzaile berria

Barnera zaitez adimen artifizialak bultzatutako ikus-entzunezko sorkuntzaren eta edizioaren munduan. Ikastaro praktiko honen bidez, zure konposizioak modu eraginkorrean editatzen, grabazioak optimizatzen eta abatar birtualen eta ikusizko eduki automatizatuaren sorkuntza arakatzen ikasiko duzu. Ikus-entzunezko laneko fluxua tresna berritzaileenekin sinplifikatu eta bultzatu nahi dutenentzako ezin hobea.

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA