ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


6 Martxoa 2026

CHATGPT II:aukerak, arriskuak eta praktika onak. EUSKARAZ

ChatGPT 2022 amaieran sortu zen, eta ordutik etengabeko bilakaera izan du eta funtzionalitate berriak gehitu ditu. Funtzionalitate horietako asko ordainpeko planen erabiltzaileentzat edo erabiltzaile korporatiboentzat soilik dira.Ikastaro honetan plataformaren aukera guztiak arakatuko ditugu, ikuspegi aurreratuagotik, tresnak dituen gaitasun guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen ikasteko.ChatGPT I ikastaroan lengoaia-ereduak zer diren, hari lotutako arriskuak ikusi eta […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Gazteria #Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Gazteria

CLIPCHAMP: Zure bideoak editatu eta sortzeko tresna bikaina

Clipchamp bideo-ediziorako onlineko doako tresna da. Horri esker, erabiltzaileek bideo-edukia bizkor eta erraz editatu eta parteka dezakete. Tresna hori Windowsen Movie Maker-en oinordekoa dela esan dezakegu, eta Windows 11ren app natibo gisa funtzionatzen du. Clipchampek bideoaren kalitatea doitzeko, edukia mozteko, azpitituluak gehitzeko eta beste hainbat gauzatarako aukera ugari eskaintzen du. Gainera, irudiaren kalitatearekin lotutako doiketen […]
#Talentua #Gazteria #Ekintzailetza #Talentua #Gazteria #Ekintzailetza

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA