ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


17 Apirila 2026

Mailchimp II: marketin-email estrategia zure bezeroentzat (ONLINEKO WEBINARRA)

Mailchimp da gure marketin-email kanpainak sortu eta kudeatzeko topa dezakegun doako tresnarik onenetako bat. Sortu zenetik, tresna honek bilakaera handia izan du eta marketin digitaleko funtzionalitate berriak txertatu ditu. Ikastaroko bigarren bertsio honetan, Mailchimp-eko doako bertsioaren berrikuntzak landu ditugu.
#Garapen ekonomikoa #Talentua #Ekintzailetza

GOOGLE ADS II : Zure publizitatea salmenta bilakatzeko taktikak eta teknikak

Google Ads Googleren publizitate-plataforma da, eta iragarkiak formatu eta kokapen ugaritan jartzeko aukera ematen die iragarleei, Googleren Display Sarea eta Performance Maxen kanpainak barne.Display Sarean, iragarkiak webgune elkartuen tarte zabal batean ager daitezke, eta iragarleek audientziak lor ditzakete Interneten nabigatzen duten bitartean. Hori bereziki baliagarria da marka aintzatesteko eta erabiltzaileen arreta erakartzeko, haien interesetan edo […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Gidatu Adimen Artifizialeko estrategia zure enpresan

55 ordu presentzialeko prestakuntza, aurretiko ezagutza tekniko aurreraturik gabe,beren erakundeetan eraldaketa teknologikoa gidatu nahi duten profesionalentzat.Prestakuntza hau SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC (Adimen ArtifizialarenEuskal Zentroa) eta Mondragon Unibertsitatea lagun dituela, eta Ikerlaneko eta gonbidatutako beste aditu batzuen eskutik garatzen da.Ikastaroak aukera emango dizu zure enpresan Adimen Artifiziala (AA) estrategikoki txertatzeko, erabilera-kasuak identifikatzeko, berrikuntza bultzatzeko […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA