Esperientziak: Destacado - Ekintzailetza -

Urruela

Otsaila, 2022

Soloitza

Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak

Punta-puntako teknologiaz lagundutako landa-mundua ezagutzeko esperientzia gara, betiere ikuspuntu iraunkorra zainduz.


Produktu mailan, produktu naturalak ekoizten ditugu eta gaztandegira bisitak ere eskaintzen ditugu. Gure produktuak egun jogurta, gazta freskoa eta laster gazta urdina. kontserbatzaile eta pasteurizaturik gabe.

Zein da zuen balio erantsia?

Proiektu integrala gara, prozesu osoaz arduratzen gara, gure behien larre gisa balio duen hazitik, eraldaketatik pasatuz eta azken etiketan amaituz, beti buruan izanda produkturik onena nahi dugula; beti naturala, km0 eta iraunkorra.


Gure gama guztia gaztandegian merkaturatzen dugu, saltoki txikietan ere, haiek baitira ondoen defendatzen dutenak gure produktua.


Gainera, iraunkortasuna asko zaintzen dugu eta horrela islatzen dugu gure prozesu eta produktuetan.

¿Qué personas conforman Urruela S.C.?

Soloitza familia proiektua da. Gaur egun 3 bazkide gara (Mila, Ziortza eta Enrique) eta horretaz gain bi langile ditugu baserrian eta beste 2 gaztandegian.

Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?

Gaztandegia 2020ko irailean hasi zen, pandemia eta konfinamendu luzearen ondoren. Ez ziren data errazak izan inorentzat, eta oztopo nagusiena gai burokratikoan egon zen, aurreranzko urratsak ematea oso zaila izan baitzen.


Bestalde, beste oztopo txiki bat da Euskadin ardi-esnea oso landuta dagoela eta ez hainbeste behi-esnea esnekiak egiteko orduan.


Eguneroko ahalegin handia eskatzen duen beste erronka garrantzitsu bat familia eta lana uztartzea da. Ez da erraza ekintzaileak eta aita/ama izatea lanaldi osoan.

Zer proiektu berri dituzue esku artean?

Oraintxe bertan gazta urdinaren probetan murgilduta gaude, Frantziako elaborazio tekniken arabera. Banatzaileen bidez jauzi nazionala egiteko produktu bikaina izan nahi dugu.


Teknikarik onena lortzeko ezinbestekoa den beste proiektu bat prestakuntza intentsibo espezializatuarekin jarraitzea da.


Epe laburrean ere online salmentarekin hasi nahi dugu, sare sozialak indartu, etab. Azken finean, gure irudi digitala indartu.

Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean? (Produktu-sorta, merkatuak, enplegatuak, etab.)

10 urte barru nola egongo garen pentsatzean burura datorkigun lehenengo gauza abeltzaintza ekologikoa da. Orain ekoizpen integratuan gaude, baina urrats bat gehiago heman nahi dugu, eta ahalik eta denbora laburrenean iritsi nahi dugu horretara.


Uste dugu gaur egungo etxaldeek etorkizun ziurgabea dutela, esne likidoak oso balio txikia baitu. Negozio oparoa eta ibilbideduna izan dadin, beharrezkoa ikusten dugu esnea prozesatzea.


Era berean, produktu gehiago izan nahi ditugu, hainbat motatako gaztak eta, ahal bada, Euskolabel kalitate-markaren barruan daudenak.

Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak? 

Egia esan, laguntza ugari daude, baina zaila da horiek guztiek aurkitzea, eta eskaera bakoitzak mimo handiz prestatua izatea eskatzen du. Guk Gaztenek eta ONEKIN! Berrikuntza eta Digitala lortu dugu.

Baita ere Lehiatu Berria.
Bestalde, eskaintzen den prestakuntza nabarmendu eta eskertu nahi dugu, gero eta zabalagoa eta espezializatuagoa baita.

Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?

Jendeari pazientzia izateko eta ilusioa ez galtzeko aholkatzen diogu. Proiektu politak dira, baina landu egin behar dira.


Garrantzitsua da, halaber, lehia-abantaila bilatzea eta ustiatzea.

Zuen hastapenak abeltzain gisa izan ziren, eta eraldaketarako urratsa ematea erabaki zenuten. Zein alderdik eragin zuten aldaketa? Zein izan zen oztopo nagusia?

Gaztandegia irekitzeko urratsa lan eta familia oreka lortzeko bide gisa eman genuen.


Ziortzak ostalaritzan lan egiten zuen gure seme-alabak eduki aurretik, eta lan-eremura itzultzea planteatu zenean, nun asteburuetan lan egin beharko zuen, ordutegi oso zorrotzekin, gure ametsa egia bihurtzearen aldeko apustua egin genuen.


Horri gehitu behar zaio esne likidoak etorkizun zalantzagarria duela, eta denboran iraungo duen familia-negozio bat lortu nahi genuen.

Gaztandegiaren eta energia berriztagarrien alde egiten duzuen apustua oso indartsua da. Konta iezaguzue zuen negozioa bideragarriagoa eta iraunkorragoa egiten duten zuen ikuspegi berritzailea.

Erabat kontzientziatuta gaude iraunkortasunarekin, eta uste dugu hori dela bide posible bakarra.


Gure produktu guztiak ahalik eta “berdeagoak” izatea nahi dugu; horregatik, gazta freskoaren gure packaginga PLAz egina dago, eta jogurta beiraz saltzen dugu, eta, gainera, itzulgarria da.


Jasangarritasuna oso presente dago gugan, eta hobetzen jarraitu nahi dugu.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.