Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Laguntza
behar duzu?

Icono más infomación - Onekin

Azti

Azti

Xedea

Zentro teknologiko espezializatu eta bikaina, ZTBES eta ITZ erregistroko adierazleak betetzen dituena.

Ikerketa lan estrategiko eta aplikatua egiten du, ezagutza berria sortu, eta bezeroei soluzio integralak eta berritzaileak emateko, oinarria baita hori negozio berri berritzaileak dinamizatzeko. 

Zenbait zifra

  • 249 pertsonako lantaldea (%57 emakumeak).
  • Ikertzaile guztien artean %57 doktoreak dira.
  • 212 zeharkako enplegu.
  • 124 langile, sortu diren oinarri teknologikoko enpresa berrietan.
  • 30 pertsona doktoretza eginez eta 8 pertsona praktiketan.
  • Diru sarrerak, guztira: 19,3 milioi euro (2017an).

Aintzatespenak

  • 2011n: Urrezko Q, Kudeaketako Kalitatearen Euskal Saria.
  • 2015ean: Urrezko A, Kudeaketa Aurreratuko Euskal Saria.

Munduko 10 institutu onenen artean dago, ekoizpen zientifikoaren Kalitate Indizeari dagokionez. Gainera, Europako batzorde zientifiko garrantzitsuenetako batzuetan parte hartzen du, eta horiek gidatu ere egiten ditu.

Euskadiko hiru egoitzetan egiten du lan: Sukarrietan, Derion (Bizkaia) eta Pasaian (Gipuzkoa). 10.000 m2 baino gehiagoko instalazioak dituzte, baita laborategi espezializatuak, instalazio pilotua, azken belaunaldiko ekipoak eta teknologiak eta itsasontzi ozeanografikoa.