Laguntzak

Euskal administrazioek hainbat laguntza lerro dituzte gaituta nekazaritzako ustiategientzat, digitalizazioaren arloan.

Laguntza horien bitartez, ekipo informatikoak erostea, programa informatiko berriak eskuratzea edo soluzio teknologikoak ezartzea finantza daiteke. Gainera, besteak beste, enpresa ahokulariek eginiko zerbitzuen kostuak, zure negoziorako merkataritza elektronikoa ezartzeko kostuak edo marketin digitaleko jarduketak lagundu daitezke diruz.

Jarraian, azken urteetan sustatutako laguntza lerroak eta 2021eko azken hiruhilekoan abian jartzea aurreikusten direnak daude.

LEHEN SEKTORERAKO LAGUNTZAK (NEKAZARIAK)

Azalpena: Laguntza jaso ahalko dute informazio- eta komunikaziosistema berrietara egokitutako ordenagailu eta ekipamenduetarako egindako inbertsioak, bai eta nekazaritza-ustiategien jarduerarekin lotura duten programa espezifikoak.

Dirulaguntzak jaso dituzten ekipamendu eta/edo programa informatiko berriek ezingo dute laguntza jaso bost urte baino gutxiagoko epean hura ordeztu, birjarri edo ezartzeko.

Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? 1.000,00 euro

Onuraduna: ATP gisa kalifikatutako ustiategiak (Titulu Nagusiko Nekazaria – Dirusarreren eta lanaren % 50 nekazaritzako jardueratik dator).

Laguntza: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza. Laguntza inbertsio totalaren % 60 artekoa izan daiteke (batez besteko laguntza % 1020 artekoa da). Laguntzen ehunekorik altuena jarduera hasi berri duten gazteentzat eta emakumeentzat izango da. Modu ekologikoan, ureztatzearen bidez, etab. ekoiztea baloratuko da.

Nora jo behar da? Foru Aldundietara.

Laguntzaren izena: Nekazaritza-ustiategien laguntzak.

Deialdia: Urterokoa. Bizkaian eta Gipuzkoan urte bakoitzaren azken hiruhilekoan argitaratu ohi dira, eta Araban, urteko lehen hiruhilekoan.

Harremanetarako:

ARABA (Arabako Foru Aldundia)

BIZKAIA (Bizkaiko Foru Aldundia)

Azalpena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.

Laguntzaren ildoak eta dirulaguntza jaso ditzaketen jarduerak:

  • Digitalizazioan hasi nahi duten enpresentzako laguntzak. Laguntzaren kopurua % 60ra irits daiteke, eta laguntzaren muga 50.000 eurokoa izango da enpresak mikro, ertain eta txikiak badira. Gainerakoentzat, laguntzaren kopurua % 60ra irits daiteke, 50.000 euroko mugarekin.
  • Digitalizazioan fase aurreratuan dauden enpresak laguntzea 4.0 teknologia ezartzen, dirulaguntzen muga 200.000 eurokoa izango da estrategiko gisa kalifikatutako proiektuentzat, eta 100.000 eurokoa gainerakoentzat. Laguntzaren kopurua % 70era irits daiteke enpresak mikro, ertain eta txikiak badira. Gainerakoentzat, laguntzaren kopurua % 45era irits daiteke.

Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Printzipioz, ez da ezartzen.

Onuradunak:

  • Pertsona fisiko edo juridikoak, edozein forma juridiko dutela ere; honela sailkatuko dira: enpresa txiki eta ertainak eta enpresa handiak.
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak
  • Elkarteak eta fundazioak
  • Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere; honela sailkatuko dira:
    1) Enpresa txiki eta ertaina (ETE):
    • Mikroenpresa: 10 pertsona baino gutxiago okupatzen dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.
    • Enpresa txikia: 50 pertsona baino gutxiago okupatzen dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena.
    • Enpresa ertaina: gutxienez 50 pertsona okupatzen dituena, baina gehienez 250 pertsona baino gutxiago, eta urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez duena edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez duena.
    2) Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen definizioan jasotzen ez diren enpresak.
  • Elkarteak
  • Enpresa-taldeak
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak

Laguntza: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

Nora jo behar da? ? Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

Laguntzaren izendapena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2022

Deialdia: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2022

Egoera: 2022/08/18-2022/08/19

Kontaktua: Marisa Fraile

ELIKAGAIEN INDUSTRIARI ZUZENDUTAKO LAGUNTZAK

Azalpena: Laguntza jaso ahalko dute ofimatikako ekipamendua edo programa informatikoak eskuratzeko egindako inbertsioetarako, baldin eta enpresaren funtzionamenduarekin bat badatoz.

Gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzeko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko hardware, software eta web/merkataritza elektronikoko plataformak ezartzen lagunduko da.

Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? 3.000,00 euro

Onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroan izena eman duten enpresak (Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Industrien Zuzendaritza)

Laguntza: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza. Laguntza inbertsioaren totalaren % 40 arte izan daiteke (batez besteko laguntza % 2025 artekoa da).

Nora zuzendu behar da? Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Industrien Zuzendaritza

Laguntza ildoen izendapena: Lehiatu Berria

Deialdia: 2022/07/01 – 2022/07/31

Kontaktua: Eduardo Castillo Díaz

Kontaktua: Santiago Txintxurreta

Azalpena: Laguntza jaso ahalko dute ofimatikako ekipamendua edo programa informatikoak eskuratzeko egindako inbertsioetarako, baldin eta enpresaren funtzionamenduarekin bat badatoz.

Gainera, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) ezartzeko eta merkataritza elektronikoa ezartzeko hardware, software eta web/merkataritza elektronikoko plataformak ezartzen lagunduko da.

Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Hasiera batean, ez da ezartzen.

Onuradunak:

  • Mahastizaintza-enpresak
  • Mahastizain ekoizleen elkarteak
  • Nortasun juridikoa duten bi ekoizlek edo gehiagok eratutako elkarteak
  • Lanbide arteko erakundeak

Laguntzak: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza. Laguntza inbertsioaren totalaren % 40 arte izan daiteke.

Nora zuzendu behar da? Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Industrien Zuzendaritza

Laguntza ildoen izendapena: MAE Inbertsioa

Deialdia: 21/09/08 – 2022/01/31

Kontaktua: Juan Carlos Ortuondo Rocandio

Kontaktua: Mari Carmen González Hernández

Azalpena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatearen eta zuraren katearen industrian digitalizazioa txertatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdia egitea, lehiakortasuna hobetze aldera.

Laguntzaren ildoak eta dirulaguntza jaso ditzaketen jarduerak:

  • Digitalizazioan hasi nahi duten enpresentzako laguntzak. Laguntzaren kopurua % 60ra irits daiteke, eta laguntzaren muga 50.000 eurokoa izango da enpresak mikro, ertain eta txikiak badira. Gainerakoentzat, laguntzaren kopurua % 60ra irits daiteke, 50.000 euroko mugarekin.
  • Digitalizazioan fase aurreratuan dauden enpresak laguntzea 4.0 teknologia ezartzen, dirulaguntzen muga 200.000 eurokoa izango da estrategiko gisa kalifikatutako proiektuentzat, eta 100.000 eurokoa gainerakoentzat. Laguntzaren kopurua % 70era irits daiteke enpresak mikro, ertain eta txikiak badira. Gainerakoentzat, laguntzaren kopurua % 45era irits daiteke.

Zein da inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa? Printzipioz, ez da ezartzen.

Onuradunak:

  • Pertsona fisiko edo juridikoak, edozein forma juridiko dutela ere; honela sailkatuko dira: enpresa txiki eta ertainak eta enpresa handiak.
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak
  • Elkarteak eta fundazioak
  • Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere; honela sailkatuko dira: 1) Enpresa txiki eta ertaina (ETE):
    • Mikroenpresa: 10 pertsona baino gutxiago okupatzen dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa duena.
    • Enpresa txikia: 50 pertsona baino gutxiago okupatzen dituena eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 10 milioi eurotik beherakoa duena.
    • Enpresa ertaina: gutxienez 50 pertsona okupatzen dituena, baina gehienez 250 pertsona baino gutxiago, eta urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez duena edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez duena.
    2) Enpresa handia: enpresa txiki eta ertainen definizioan jasotzen ez diren enpresak.
  • Elkarteak
  • Enpresa-taldeak
  • Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak

Laguntza: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

Nora zuzendu behar da? Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

Laguntzaren izendapena: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2022

Deialdia: Euskal Autonomia Erkidegoko elikakatea eta zuraren katea digitalizatzeko laguntzak 2022

Egoera: 2022/08/18-2022/08/19

Kontaktua: Marisa Fraile

DIGITALIZAZIOAREN ARLOKO BESTE LAGUNTZA AIPAGARRI BATZUK

Azalpena: Autonomo eta ETE-ei telelana ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua teknologiaren erabileran laguntzeko, aukera izan dezaten etxetik bertatik jarraitzeko euren jarduerarekin edo gutxienez jardueraren zati batekin.

Programak eskaintzen du: berehalako ezarpena modu telematikoan, teknologiaren erabileraren bidez hobetu daitezkeen enpresen arloak identifikatzea, beharrei egokitutako erabilerari buruzko prestakuntza. Laguntza jarraitua egunerokotasunean ezarri arte. Honako gaiak indartzeko tailer hauek eskaintzen dira: zibersegurtasuna, kudeaketa digitala, fakturazio elektronikoa, presentzia Interneten, automatizazioa, bezeroari zuzendutako errealitate birtuala…

Onuradunak: ETEak eta autonomoak.

Laguntza: Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza.

Informazioa: SPRI.

Azalpena: Elektronika, Informazioa eta Komunikazioko Teknologiak (EIKTak) enpresetan ezartzea.

Programak eskaintzen du: gaitasun digital berriak eskuratzeko eta produkzio-prozesuetan aplikatzeko laguntza. Ordaindu 18.000 €/urtean EIKTak diagnostikatu eta zure enpresak behar dituen EIKTak ezartzeko; laguntza pertsonalizatua zure eraldaketa digitaleko prozesuan industria adimendunerantz.

Industria digitalak lagunduko dizu: EIKTko espezialista baten laguntza izatea teknologia digitalak arrakastaz ezartzeko oinarrizko ezagutzekin; zure makinei sentsoreak gehitzea prozesuak automatizatzeko eta emaitzak neurtzeko; zure proiektua prototipatzeko eta testatzeko eredu birtualak egitea; produkzio-prozesuak fabrikazio gehigarrira egokitzea; zure datuen, zerbitzarien eta aplikazioen segurtasuna eta horietarako sarbidea bermatzea, hodeian gordez; telelana, bideokonferentziak eta urruneko sarbideak modu seguruan ezartzea; merkataritza elektronikoaren bidez salmenta-kanal berri bat garatzea bezero eta banatzaile berriak erakartzeko edo egungoak finkatzeko; ERP bat eta beste tresna batzuk ezartzea zure enpresaren baliabideak eta informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko. Horrez gain, aholkularitza eskaintzen da; erabakiak hartzea hobetzea datuetan oinarritutako Business Intelligence erabiliz.

Onuradunak: enpresak.

Informazioa: SPRI.

Azalpena: Informazio-teknologietan prestakuntza eta difusioa, honako joera hauen ezarpena lehenetsiz: zibersegurtasuna, adimen artifiziala, ikusmen artifiziala, marketin digitala eta Machine Learning.

Programak eskaintzen du: zure teknologia digitalen inguruko ezagutzak handitzea zure enpresan aprobetxatu ahal izateko; zure produktu eta zerbitzuen garapena eta lehiakortasuna hobetzea ingurune digitalera egokituz; negozio digital berrien agerpena erraztea, profesionalak gaituz eta lagunduz.

Enpresa Digitalak, honako hau egiten du besteak beste: ikastaroak, mintegiak eta formakuntza/difusio jardunaldiak antolatu; enpresan informazio-teknologien ezarpenari lotutako laguntza eta dirulaguntzen inguruko aholkularitza eman; enpresasektorea lagundu baterako proiektuen bidez; ekintzaileei tutoretza eta laguntza eman beren enpresa-proiektua zehaztu eta abiarazteko; zenbait tresnetarako sarbidea erraztea diagnostiko eta plangintza digitalerako.

Onuradunak: Enpresak

Informazioa: SPRI.

Azalpena: Zerbitzu honen helburua da autonomoen eta mikroenpresen negozioak hobetuko dituzten tresna digitalen erabilera zabaltzea eta sentsibilizazioa sortzea.

“Mikroenpresa Digitala Prestakuntza” zerbitzua mikroenpresa, ekintzaile eta autonomoei bideratuta dago, beren lehiakortasuna hobetu ahal izateko informazio-teknologiek erabileran gaitzen lagunduz. Online ematen dira, 2 orduko ikastaroen eta zuzeneko streaming interaktiboen bidez.

Mikroenpresa Digitala Prestakuntzak honako hauetan lagunduko zaitu: zure negozioa sare sozialetan sustatzea ikuspegi sozial eta bisualetik; zure irudi korporatibo eta digitala nabarmentzea diseinu erakargarriekin; estrategia biralak diseinatzea zure produktuak eta zerbitzuak sustatzen laguntzeko; zure marka edo produktuaren inguruko zale-komunitatea sortu eta dinamizatzea; 5s-ak aplikatzea zure inguru digitalean; zure produktuak erakutsi eta saltzeko web plataformak sortzea; zure enpresa egokitzea datu pertsonalen babeserako araudia eta negozio digitalei eragiten dizkien bestelako araudiak betetzeko.

Onuradunak: Mikroenpresak, ekintzaileak eta autonomoak.

Azalpena: SPRIren webgunean zure proiektua sustatzeko laguntzak eta ekimenak aurki ditzakezu, hala nola: Adimen Artifizialeko Programa, Zibersergurtasun Industrialeko Programa, Barnetegi Teknologikoa, etab.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.