Artículos relacionados con Ekintzailetza

Zibersegurtasun areagotua: AA, zure aliaturik onena

2026/05/14

Zibersegurtasuna ezinbestekoa da enpresen bideragarritasunerako eta biziraupenerako, defentsa-eredu tradizionala zaharkitua gelditu delako. Erasotzaileen eta segurtasun-ekipoen arteko arrakala handitzen ari da; erasotzaileak gero eta azkarrago eta automatizatuago aritzen dira, eta segurtasun-ekipoek akidura kronikoa dute alerta-kopurua ezin dutelako kudeatu. AAk erakundeei beren estrategiak modernizatzen nola lagundu diezaiekeen azalduko dugu jardunaldi honetan. Gorabehera kritikoei azkarrago erantzuteko balio du, […]

AA segurua: LLM ereduak lokalean instalatzea eta exekutatzea. Komunikatu zure datuekin modu pribatuan

2026/05/14

Ikastaro honen helburua da AA seguruaren arloa erakundeen barruan ezartzea. Jardunaldia bukatutakoan, bertaratuek ikuspegi praktikoz jakingo dute nola instalatu LLM hizkuntza-eredu ireki eta pribatuak, lokalean konektatuta, eta nola hitz egin modu seguruan formatu estandarretatik beren datuak erabiliz. Europar Batasunaren AI Act lege berriak ezarri dituen eta gaur egun bete behar diren arauak ere ezagutuko ditugu.

Mailchimp I: Nola egin bezeroentzako e-mailingak (ONLINEKO WEBINARRA)

2026/05/13

Marketinerako posta elektronikoa sustapen estrategia garrantzitsua da enpresa askorentzat eta irabazi handiak eman ditzake legeari egokitzen bazaio eta praktika etikoak jarraitzan baidira. Gure bezeroen datu basea handitzen doan heinean, kudeaketa sistema automizatu bat beharko dugu bidalketa handiak egiteko eta pertsonalizatzeko, eta bide batez, denbora eta ahaleginak aurrezteko.

Datuen azterketa eta tratamendua AA sortzailearekin

2026/05/13

Adimen Artifizial sortzailea edukia sortzeko ez ezik, informazio mota ezberdinak aztertzeko tresna boteretsua ere bada.Hori dela eta, datuak aztertzeko eta erabakiak hartzeko prozesuak optimizatzeko oso alternatiba interesgarria bihurtzen ari da.Ikastaro honen bidez, datuak aztertzeko AA sortzaileko hainbat tresna erabiltzen ikasiko duzu: ChatGPT tresnatik hasi eta beste baliabide espezifiko batzuetara arte.