Artículos relacionados con Ekintzailetza

AA segurua: LLM ereduak lokalean instalatzea eta exekutatzea. Komunikatu zure datuekin modu pribatuan

2026/06/15

Ikastaro honen helburua da AA seguruaren arloa erakundeen barruan ezartzea. Jardunaldia bukatutakoan, bertaratuek ikuspegi praktikoz jakingo dute nola instalatu LLM hizkuntza-eredu ireki eta pribatuak, lokalean konektatuta, eta nola hitz egin modu seguruan formatu estandarretatik beren datuak erabiliz. Europar Batasunaren AI Act lege berriak ezarri dituen eta gaur egun bete behar diren arauak ere ezagutuko ditugu.

AA ETA PUBLIZITATE DIGITALA

2026/06/15

Adimen Artifiziala markek beren publizitate digitala kudeatzeko duten modua eraldatzen ari da. Algoritmo aurreratuei eta eredu prediktiboei esker, AAk audientziak zehaztasun handiagoz segmentatzeko, zeregin errepikakorrak automatizatzeko eta kanpainak denbora errealean optimizatzeko aukera ematen du. Google Ads, Meta Ads eta LinkedIn Ads plataformek (besteak beste) dagoeneko txertatuta dituzte AAk bultzatutako soluzioak. Horiek guztiak lagungarriak dira publizitateko […]

COPILOT, Microsoft 365eko zure AA laguntzailea

2026/06/12

Ezagutu Microsoft Copiloten, Microsoft 365eko ekosistema baitan zure produktibitatea optimizatzeko diseinatutako adimen artifizialeko morroia. Ikastaro honek Copiloten bertsioen eta aplikazio praktikoen ikuspegi osoa eskaintzen du, zure eguneroko zereginetarako gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko beharrezkoak diren tresnak aurkeztuta.Ikastaro honetan, Copiloten integrazioak erabiltzen ikasiko duzu funtsezko hainbat aplikaziotan: Word, Excel, Teams eta PowerPoint, adibidez. Gainera, laneko ingurunetan […]

Segurtasuna eta sendotasuna adimen artifizialeko sistemetan

2026/06/12

Azken urteetan, oso azkar hedatu dira adimen artifizialeko sistemak, eta horrek, zibersegurtasun tradizionalak estaltzen ez dituen ahultasunak ekarri ditu, batez ere manipulatuak izateko arriskua duten ereduei, datu ez-fidagarriei eta ingurune dinamikoei eragiten dietenak. Behar-beharrezkoa da arriskuak ebaluatzeko eta sendotasuna indartzeko erabil daitezkeen irizpide tekniko eta praktikoak izatea.

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa. (ONLINEKO WEBINARRA)

2026/06/11

Ikastaro honen helburua da ikasleek Linkedineko algoritmoaren funtzionamendua ulertzea, bezero egokiarentzako erakargarria den enpresa-profila eta profil pertsonala sortzen ikasiz. Gainera, geure buruak ezagutarazteko eta networkinga egiteko eskaintzen dizkigun aukerez baliatu ahal izateko funtzionalitateak modu eraginkorrean erabiltzeko jardunbide egokiak eskainiko dituzte.