ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


14 Urtarrila 2026

Gidatu Adimen Artifizialeko estrategia zure enpresan

53 ordu presentzialeko prestakuntza, aurretiko ezagutza tekniko aurreraturik gabe,beren erakundeetan eraldaketa teknologikoa gidatu nahi duten profesionalentzat.Prestakuntza hau SPRI Enpresa Digitalak antolatu du, BAIC (Adimen ArtifizialarenEuskal Zentroa) eta Mondragon Unibertsitatea lagun dituela, eta Ikerlaneko eta gonbidatutako beste aditu batzuen eskutik garatzen da.Ikastaroak aukera emango dizu zure enpresan Adimen Artifiziala (AA) estrategikoki txertatzeko, erabilera-kasuak identifikatzeko, berrikuntza bultzatzeko […]

Automatizatu zure negozioa n8n-rekin eta AArekin: zerotik workflows adimendunetara

n8nda merkatuan dagoen automatizazioko open-source plataforma indartsuena, eta APIen bidez aplikazioak eta zerbitzuak konektatzeko aukera ematen dizu, mugarik gabeko workflows adimendunak sortzeko. Zapier edo Make tresnek ez bezala, esaterako, n8n-ek erabateko kontrola eta hosting propioa eskaintzen dizkizu, eta, noski, zure automatizazioetan AA sortzailea zuzenean integratzeko gaitasuna ere bai.

Weba posizionatzeko lehen urratsak SEO eta SMO (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro honetako parte-hartzaileek SEO (Search Engine Optimization) eta SMO (Social Media Optimization) sistemen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte posizionamendu-prozesu estrategiko baten zati bezala, zeinari esker beren webguneetara erakarriko baitituzte bezeroak, eros dezaten edo erreserbak eta harpidetzak egin ditzaten.

II. WEB-ANALITIKA: Monitorizatu zure webgunea Google Analytics 4 (GA4) tresnarekin

Zure webgunearen analisia egiteko Googlek eskaintzen duen bertsio berria da GA4. Aurreko bertsioak, Universal Analytics (UA) izenekoak, funtzionatzeari utziko dio 2023ko uztailean. Hortaz, beharrezkoa da bertsio berriarekin lan egiten hastea eta haren berritasunetara egokitzea. Ikastaroaren bigarren saioan, Google Analytics 4ko “Txostenak” eta “Arakatu” arloei buruz arituko gara. Tresnak eskaintzen dizkigun txostenen bidez datu horiek negozioarentzako […]

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa. (ONLINEKO WEBINARRA)

2002an sortu zenetik, Linkedin da nagusi harreman profesional eta komertzialetara bideratutako sare sozialen sailkapenean. Ikastaro hau beren sektorean ikusgai egon nahi duten, networkinga egin nahi duten eta sare sozial honen bidez negozio-aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzako atariko sarrera modukoa da. Hori guztia edukiak eratuz eta eztabaida eta iritzia sortuz egingo dugu.

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA