ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


29 Maiatza 2026

Bezeroarekiko komunikazioa: estrategiak, tresnak eta aplikazioak. (ONLINEKO WEBINARRA)

Komunikazioa da Mikroenpresa Digitalaren ikastaro guztietan lantzen den hari komuna. Sare sozialetako, blogetako, Mailchimp-eko eta abarretako ikastaroetan lantzen dugu, baina ikastaro honetan, bezeroarekiko komunikazioa jorratuko dugu testuinguru espezifikoetatik abiatuta: bilerak, eguneroko harremana, gorabeheren aurreko laguntza eta asebetetze-inkestak.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Gazteria

AAri buruzko tailer praktikoa: Identifikatu erabilera-kasuak zure eguneroko zereginetan

Adimen artifiziala iraultza handia izan da sektore eta tamaina guztietako enpresentzat. Eskuragarri dauden askotariko tresnek prozesuak optimizatzeko eta denbora aurrezteko aukera ematen dute.Hala ere, ez du askorako balio AAri eta aplikaziorik aurreratuenei buruzko ezagutza teorikoa pilatzeak, enpresa bakoitzaren erabilera ez bada kasu espezifiko eta errealekin lotzen.Tailer praktiko honek zure eguneroko zereginak modu kritikoan aztertzen lagunduko […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Barnetegi Teknologiko – Aztertu zure datuek Power BIrekin hasieratik bukaera arte

Datuak eta hauen tratamendua alderdi kritikoa bilakatu dira enpresen ezagutzaren eremu guztietan (finantzak, salmentak, errentagarritasuna, ekoizpena, kostuak, erosketak, logistika, stockak, produktibitatea, errendimendua, kalitatea, bezeroen kudeaketa, marketin digital ekintzen jarraipena, web analisia, sare sozialak…). Gero eta handiagoa da merkatuan dauden datu inteligentzia eta analisi tresnen eskaintza, hauen helburua da soluzioa ematen ahalegintzea enpresa hauek duten analisi […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA