ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


11 Ekaina 2026

Barnetegi Teknologiko – Aztertu zure datuek Power BIrekin hasieratik bukaera arte

Urte gutxitan Power BI merkatuko liderra bilakatu da Business Intelligence tresnatan. Arrazoia oso sinplea da. Izan ere, tresna honen helmuga negozioko azken erabiltzailea da eta ez datuaren teknikari edo espezialista. Amaitu da teknikari bat behar izatea iturri ezberdinetatik datozen datuak multzokatu, tratatu eta gure negoziorako erabilgarria den ezagutza ateratzeko.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

CANVA II: DISEINATZAILEAK EZ DIRENENTZAKO DISEINU GRAFIKOA. INDARTU ZURE SORMENA CANVAREKIN

Canva ikastaroaren bigarren saio honen helburua da parte-hartzaileei beren enpresaren nortasun korporatiboa bultzatzeko lagungarriak izango diren akabera profesionaleko materialak sortzeko gaitasunak ematea. Gainera, Canvak gehitu dituen adimen artifizialek ofuntzionalitate berritzaileak arakatuko ditugu, eta diseinatzeko prozesua hobetzeko eta bizkortzeko nola aprobetxa ditzakegun ikasiko dugu. Partaideak diseinu profesionalak sortzeko gai izango dira haien sormena indartuz. Hala, haien […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

LINKEDIN, sustatu zure profil profesionala eta zure enpresa. (ONLINEKO WEBINARRA)

Ikastaro honen helburua da ikasleek Linkedineko algoritmoaren funtzionamendua ulertzea, bezero egokiarentzako erakargarria den enpresa-profila eta profil pertsonala sortzen ikasiz. Gainera, geure buruak ezagutarazteko eta networkinga egiteko eskaintzen dizkigun aukerez baliatu ahal izateko funtzionalitateak modu eraginkorrean erabiltzeko jardunbide egokiak eskainiko dituzte.
#Garapen ekonomikoa #Enplegu #Ekintzailetza

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA