ONekin! Agenda

Nekazaritzako elikagaien eta zuraren balio-kateetako ekitaldi interesgarrien agenda



 

Hilabete hau
Ikusi gaur


12 Ekaina 2026

Segurtasuna eta sendotasuna adimen artifizialeko sistemetan

Azken urteetan, oso azkar hedatu dira adimen artifizialeko sistemak, eta horrek, zibersegurtasun tradizionalak estaltzen ez dituen ahultasunak ekarri ditu, batez ere manipulatuak izateko arriskua duten ereduei, datu ez-fidagarriei eta ingurune dinamikoei eragiten dietenak. Behar-beharrezkoa da arriskuak ebaluatzeko eta sendotasuna indartzeko erabil daitezkeen irizpide tekniko eta praktikoak izatea.
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Gazteria

Barnetegi Teknologikoa: “ChatGPT eta IA Sortzaileko beste tresna batzuen sarrera praktikoa”

Barnetegi Teknologikoa 8 orduko tailer praktikoa da, Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) mota guztietako profesionalengana hurbiltzeko diseinatua,aurretiko ezagutzarik izan beharrik gabe.Jardunaldiaren zehar, parte-hartzaileek tresnak, hala nola ChatGPT, Gemini, Copilot,,, erabiltzen ikasiko dute eta IASren beste aplikazio batzuk aztertuko dituzte, teoria eta ariketa praktikoak uztartuz.
#Ekintzailetza #Talentua #Gazteria

COPILOT, Microsoft 365eko zure AA laguntzailea

Ezagutu Microsoft Copiloten, Microsoft 365eko ekosistema baitan zure produktibitatea optimizatzeko diseinatutako adimen artifizialeko morroia. Ikastaro honek Copiloten bertsioen eta aplikazio praktikoen ikuspegi osoa eskaintzen du, zure eguneroko zereginetarako gaitasunak ahalik eta gehien aprobetxatzeko beharrezkoak diren tresnak aurkeztuta.Ikastaro honetan, Copiloten integrazioak erabiltzen ikasiko duzu funtsezko hainbat aplikaziotan: Word, Excel, Teams eta PowerPoint, adibidez. Gainera, laneko ingurunetan […]
#Ekintzailetza #Garapen ekonomikoa #Talentua

Beste ekitaldiren bat sartzea nahi baduzu, jarri harremanetan onekin@hazi.eus helbidearen bidez.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Ezagutu ONekin! Programa

IKUSI PROGRAMA