HURRENGO EDIZIOA 2024KO URRIAN HASIKO DA.
Presta zaitez etorkizuneko Komunikazio Gastronomikoaren liderretako bat izateko.
Master honekin, kazetaritza eta komunikazio gastronomikoan espezializatutako profesional gisa trebatuko zara. Eduki eta ekimen gastronomikoak ikuspegi global eta garaikidearekin diseinatzen, ekoizten eta sustatzen ikasiko duzu.
Gastronomiak azken urteotan izan duen gorakada handia dela eta, beharrezkoak dira gastronomiaren komunikazio estrategikoan, kazetaritzako azken joeretan, hedabide digitaletan eta proiektu gastronomikoen kontzeptualizazioan espezializatutako ezagutzak dituzten profesionalak, komunikazioaren alorrekoak.
Master honek balio bereizgarria emango dizu komunikazio gastronomikoaren egungo ekosisteman, komunikabide tradizionalen sektorean, hedabide berrietan, jatetxeetan, komunikazio-agentzietan, argitaletxe espezializatuetan, enpresetan, erakunde publikoetan eta beste esparru batzuetan.
Modalitatea:Erdipresentziala
Iraupena:10 hilabete(online prestakuntzako 6 hilabete, prestakuntza presentzialeko 1 hilabete, eta praktiketako 3 hilabete). 60 ECTS – 1.500 ordu
Diploma:Master hau Mondragon Unibertsitatearen berezko titulu bat da, eta Basque Culinary Centerren Gastronomia Zientzien Fakultateak ematen du.
MASTERRAREN HELBURUAK
Gure lehentasuna zure ongizatea da, eta zure ikaskuntza-esperientzia ingurune seguru batean gauzatzea. Bizi ezazu ikaskuntza-esperientzia eraldatzaile, berritzaile eta seguru bat.
EzagutuCOVID 19 neurriaketa kontsultatu ohiko galderakHEMEN.
Gu prest gaude, eta, zu?
Informazio gehiago behar al duzu? Idatz iezaguzu informazio gehiago eskatzeko formularioaren bidez edo bidali email batcursos@bculinary.comhelbidera, eta behar duzun guztiaren berri emango dizugu inolako konpromisorik gabe.
ZERGATIK EGIN BEHAR ZENUKE MASTER HAU?
Nazioko eta nazioarteko gastronomia-kazetaritzari buruzko ikuspegi globala eta modernoa eskuratuko duzu.
Gaur egungo elikadura-joerak ezagutuko dituzu, gastronomian, elikaduran eta sukaldaritzan indarrean dauden eduki sakonak kudeatzeko.
Sektoreko profesional onenekin egingo dituzu praktikak, masterrerako esklusibokoak diren masterclassetan.
Sektorean espezializatutako irakasle handiengandik ikasiko duzu, eta zure tutorearen eskutik jarraipen eta feedback pertsonalizatua jasoko duzu egunetik egunera eboluzionatzeko.
Gastronomia- eta kazetaritza-komunikazioko profesional bihurtuko zara: Tailerrak, mahai-inguruak profesionalekin, ikasketa-bisitak, master-amaierako proiektua eta praktikak enpresetan.
Hobeto idazteko eta gastronomiaren arloko edukien proiektuak sortzeko metodo eta teknika aurreratuak ezin hobeto ezagutuko dituzu.
Basque Culinary Center-en benetako editorial proiektu batetan, Gastronomía360, ikasitakoaren atal bat praktikan jarriko duzu.
Prentsaren eta komunikazioaren benetako erronkei aurre egingo diezu, ahots, esperientzia eta eskaera berriei buruzko ikerketekin lotuta.
Hurbiletik sentituko duzu sektorea, ikaskuntza-jardueren eta sektoreko enpresetara egindako bisiten bidez.
Proiektu sortzaileak, berritzaileak eta egungoak garatzeko ikuspegi desberdinak eskainiko dituzten kultura eta diziplina anitzeko ikasle taldeekin lan egingo duzu.
Masterra amaitzeko, hilabete bateko zuzeneko ikaskuntza-esperientzia biziko duzu Espainian. Jarduera gastronomikoak, bidaiak eta bisita presentzialak kazetaritzako eta komunikazioko esperientzietatik ikasteko.
NORI ZUZENDUA
Masterra honako profil hauek dituzten pertsonei zuzenduta dago:
Saioetako batzuk ingelesez emango direnez, ingeleseko gutxieneko maila bat baloratuko da (B2, maila ertain-altua).
Zure prestakuntza eta esperientzia gorabehera, zure profila banan-banan baloratuko dugu.
Nahi izanez gero, Masterreko koordinatzailearekin hitz egin dezakezu. Hark masterreko edukiari buruzko orientazioa emango dizu, eta zure kezkak entzungo ditu, Masterra zure nahietara zenbateraino egokitzen den jakiteko.Eskatu solasaldi bat koordinatzailearekin, informazio gehiago eskatzeko formularioaren bidez.
PRESTAKUNTZA-PROGRAMA
1. GASTRONOMIA: KULTURA, ZIENTZIA ETA GIZARTEA
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
Gastronomian oinarrizko ezagutza lortzea, gai hau komunikatzeko irizpide propio eta garaikide bat garatu ahal izateko.
Gastronomiaren eta elikaduraren kontzeptua elementu kultural, identitario eta sozioekonomiko gisa ulertzea, eta haiek lurralde bateko dimentsio guztiekin dituzten loturak ikustea.
Egungo joera, korronte eta estilo nagusiak ezagutzea: abangoardia espainiarra, eskandinaviar sukaldaritza berria, slowfood mugimendua, fast good, sukaldaritza latinoamerikarra eta beste batzuk.
Elikadura-sistemaren funtzionamendua ulertzea, tokian-tokian ez ezik, nazioetan eta munduan ere bai, bai eta haren ondorioak eta erronkak ere.Elikagaien printzipio fisikoak eta kimikoak eta haiek gure zentzumenekin duten lotura ulertzea.
Ardoen mundua eta janariaren eta edariaren arteko lotura sentsoriala ezagutzea, oro har.
Jatetxe batek barrutik nola funtzionatzen duen ezagutzea, bai sukaldaritzako eragiketak eta prozesuak, bai harreman publikoen kudeaketa.
2. NOLA KONTATZEN DUGU GASTRONOMIA?
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
Kazetaritza gastronomikoaren historia eta haren garrantziaren zergatia ezagutzea.
Kazetaritza gastronomikoak azken urteotan mundu digitalean sartzean izan duen bilakaera eta etorkizunean izango dituen erronkak ulertzea.
Komunikazio gastronomikoaren egungo ekosistema konplexuan, aktoreak zein diren eta zer rol betetzen duten identifikatzea: komunikabideak, webgune espezializatuak (adib.: Tripadvisor), influencerrak, sukaldariak, sektoreko erakundeak (The 50 Best Restaurants, Michelin), erakunde publikoak, enpresak eta beste batzuk.
Kazetaritza gastronomikoari aplikatutako genero nagusiak zein diren jakitea (albistea, elkarrizketa, erreportajea, kronika, iritzia eta kritika), eta horien ezaugarriak eta aukerak ezagutzea.
Eduki gastronomikoak modu egokian idaztea, bai komunikabide digitaletarako eta bestelako formatu batzuetarako, bai komunikazio korporatibo edo instituzionalerako.
Sektoreari buruz komunikatzeko behar diren informazio- eta dokumentu-iturrien mapa osatzea.
Gastronomiak aurrean dituen erronkei buruzko ikuspegi kritikoa eratzea, eta deontologia barneratzea sektoreko komunikazioari aurre egiteko orduan.
3. GASTRONOMIA ARO DIGITALEAN KOMUNIKATZEA
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
4. KOMUNIKAZIO ESTRATEGIKOA
Modulu honekin honako hau lortuko duzu:
Sare sozial mota desberdinak bereiztea eta plataforma bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion edukiak zehaztea.
Oinarrizko ezagutza eskuratzea audientziak neurtzeko eta aztertzeko eta norberaren edukia ingurune digitalean posizionatzeko.
Proiektu gastronomikoak kontzeptualizatzeko, diseinatzeko eta gauzatzeko sormen-baliabideak aplikatzea.
Gastronomiari aplikatutako marketin digitalaren oinarrizko printzipioak ezagutzea.
Comprender la importancia de la reputación (on-line y off-line) de cualquier proyecto, restaurante o chef y saber actuar ante crisis.
Edozein proiektuk, jatetxek edo chefek online eta offline duen ospearen garrantzia ulertzea eta krisiei erantzuten jakitea.
5. MASTER-AMAIERAKO PROIEKTUA
Proiektua banaka edo taldean egingo da, eta helburua masterrean ikasitakoa praktikan jartzea da.
Hona hemen lan moten adibide batzuk, orientazio gisa:
6. CURRICULUM-PRAKTIKAK ENPRESETAN
Enpresetako curriculum-praktiken helburua da ikasketak bukatzeko, ikasitakoa praktikan jartzea eta enpresetan lanbide-inguruneko esperientzia bat bizitzea. Praktikak 480 ordukoak (19 ECTS) dira; 3 hilabete inguruko iraupena dute.
Aholkularitza pertsonalizatua egiten dugu, eta zure profila eta lehentasunak aintzat hartzen ditugu praktikak zein enpresatan egingo dituzun erabakitzeko.
Hona hemen praktikak egingo dituzun enpresa eta zentro moten adibide batzuk:
ONLINE ESKOLA-ALDIA:2024ko urritik 2025ko apirilera (6 hilabete)
ESKOLA-ALDI PRESENTZIALA:2025ko maiatza (hilabete bat)
CURRICULUM PRAKTIKAK:2025ko ekainetik irailera (3 hilabete)MASTER AMAIERAKO PROIEKTUA AURKEZPENA:2024ko iraila
ORDUTEGIA:
Master honek formatuerdipresentzialadu.
Online atalean, zuzeneko eskolen bidez –astean 2 egun– ikasi
Si quieres que incluyamos algún evento más, puedes contactar con onekin@hazi.eus
La información mostrada en esta agenda de eventos procede de fuentes externas ajenas a HAZI y es recopilada mediante un sistema automatizado de búsqueda en diferentes páginas web del sector. La propiedad intelectual y la responsabilidad sobre los datos, descripciones, fechas y cualquier otro detalle de los eventos corresponden exclusivamente a los sitios web originales donde se publican. HAZI no garantiza la exactitud, vigencia o veracidad de la información mostrada, ni asume responsabilidad alguna por posibles cambios, cancelaciones, errores u omisiones en los eventos publicados. HAZI no se hace responsable de ningún perjuicio derivado del uso de esta agenda ni de los posibles incumplimientos, modificaciones o cancelaciones de los eventos por parte de los organizadores.