Garagart SC
Martxoa, 2026
Bere taprooma, artisau-garagardoarekin lotutako jardueretan parte hartzeko txokoa.
Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak
Gasteizen garagardo artisaua ekoizten duen garagardotegia gara. 2014ean hasi ginen ibilitari modura, hau da, beste garagardotegi batzutan ekoizten eta 2025etik gure garagardotegi propioa dugu.
Garagardoa ekoizteaz gain, taproom-a dugu, gure garagardoak dastatzeko txokoa, ostegun, ostiral eta larunbat arrastietan irekitzen duguna.
Era berean, hilabetean behin, bisita gidatuak eskaintzen ditugu bai garagardotegia bai gure garagardoak ezagutzeko jakinmina duen ororentzat.
Laburbilduz, esango genuke ohiko garagardoaz haratago joan nahi duen edozeinek, Gasteizen ekoitzitako garagardo bakarrak dastatu eta ezagutzeko lekua garela.
Zein da zuen balio erantsia?
Hiru arlotan banatuko genuke:
Alde batetik, gure garagardoei dagokionez, zaporez beteriko garagardoak ditugula, bertan egindakoak, eta aniztasun handia dutenak dastamenean, estilo ezberdinak lantzen ditugu eta. Enpresa erraldoiek garagardo hutsal eta aspergarriak eskaintzen dituzten garaietan, bi gasteiztarrek sortutako garagardoak eskaintzen ditugu.
Taproom-ari dagokionez, garagardoa eskaintzen den tokian bertan, garagardotegia ikusiz, gure garagardoak dastatzeko aukera eskaintzen dugu, eta aukera hori gurean bakarrik dago Gasteizen. Giro bikainean gainera!
Azkenik, lantegi gabe dauen garagardotegi ibiltarie, beraien garagardoa gurean ekoizteko aukera ere eskaintzen diegu. Bestekaldean, urte luzez izan ondoren, beraien beharrak oso ongi ezagutzen ditugularik.
Zer pertsonak osatzen dute ” Garagart”?
Onandia Sarriugarte anaiok osatzen dugu. Iñakik eta Txominek. Garagardozale amorratuak gara aspaliditik, eta gure zaletasuna ahalegin handiarekin ogibide bihurtu dugunok.
Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?
Garagardotegi propioa ezarri nahian, aspalditik genbiltzan, eta uste baino askoz luzeago joan da.
Gasteizen lehenagotik garagardotegirik ez izatera, dena hutsetik egin behar izan dugu. Leku egokia aurkitu, lekua jarduerara egokitu, beharrezko tresneria aukeratu eta instalatu, tresneria martxan ipini.
Erronka handiena zihurrenik, administrazioarekin harremana izan da, izugarri zaildu duena prozesua osoa. Epe oso luzeekin, eskakizun beti ez ulergarriekin.
Lan oso gogor eginez, eta askotan amore emateko gogoa izan arren, borrokan jarraituz, gainditu ahal izan ditugu.
Zer proiektu berri dituzue esku artean?
Garagardo berriak sortzen gabiltza, ohiko erreferentziez gain.
Era berean, aztertzen ari gara gluten gabeko erreferentziren bat sortzeko.
Garagardotegiarekin gutxi daramagu eta martxan ipintzean aurkitu ditugun hobekuntzak ezarri nahian gabiltza, kalitate maila ahalik eta altuena eskaini ahal izateko gure bezeroei.
Taproomari dagokionez, ekitaldiak, ekintzak eskaintzen hasi nahiko genuke udaberrira begira.
Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean? (Produktu-sorta, merkatuak, enplegatuak, etab.)?
Garagardo artisaua une honetan, egonkortze egoeran delakoan gaude, hau da, azken urteetan hazkunde handia izan ondoren, benetako neurrira egokitzen ari da.
Uste dugu, datorren urteetan goranzko joerak jarraituko duela. Baina orain arte, estilo apurtzaileetan edo muturreko zaporeetan oinarritu da hazkundea. Eta datorren urteetan, estilo klasiko edo ohikoagoek garrantzia irabaziko dutelakotan gaude.
Gure iritziz, alkohol gabeko garagardoak ere azken urteetan izan duen goranzko bilakaerarekin jarraituko dute.
Guri dagokigunez, 10 urte barru, azken urteetan baino lasaiago egon nahiko genuke. Enpresa ekonomikoki osasuntsu, Gasteizko garagardo artisauaren erreferenteetako bat bezalaxe, eta gaur egun dugun lan karga sorbalda gehiagoren artean bananduta ikusi nahiko genuke geure burua.
Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?
Zapore gazigoxoa dugu galdera honekin.
Diru-laguntzak jaso ditugun arren, eta proiektua bideratzerakoan laguntza jaso dugun arren, guzti honek prozesua erraztuz, administrazioekin harremana zaila suertatu zaigu.
Administrazioarekin aldetik eskakizunak oso handiak izan dira, baina gero jaso izan dugun erantzuna, bai epe aldetik, bai zalantzak argitzerakoan, ez da eskakizunekin bat etorri. Askotan sentitu izan dugu, oztopo lasterketa bat izan deela.
Administrazioek ekintzaileak bultzatu nahi dituztela pentsatzen dugun arren, burokrazioak daukan pisua arren handia da, eta bete beharreko eskakizunak horrenbeste, oso zaila dela horrelako proiektuak aurrera eramatea.
Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?
Gogor lan egiteko, askotan amore emateko gogoa izan arren, eusteko eta borrokan jarraitzeko. Askotan zailtasunek gaindiezinak diruditen arren, kostata bada ere, aurrera egin dutela.
Gasteizko lehen tap rooma inauguratu berri duzue, ekoizpen nomadaren jauzia eginez. Zer nabarmentzen duzue prozesutik?
Alde batetik, ibiltari edo nomada izanda, beti sentitu izan gara , etxegabe, mamuak bagina bezalaxe. Jendeak ezagutzen gintuen, baina ez genuen leku fisikorik, txokorik gugana hurbiltzeko. Orain, etxean garela sentitzen dugu.
Bestalde, gure prozesuaren gainean, kontrol askoz handiago dugula sumatu dugu, gure garagardoen gaineko ezagutza handituz, eta horri eskerrak, kalitatea hobetu dugula.
Edarien sektorea, berriz, nola ikusten duzue edarien eta gazteenen arteko bizikidetza?
Azken urteetan, bi aldaketa nagusi suertatu dira edarien munduan.
Gazteenek, alkoholdun edari gutxiago kontsumitzen dute, bi arrazoi nagusirengaitik. Bizimodu osasuntsuagoa dute gazte askok, alde batetik, eta bestaldetik, pandemiatik, tabernean inguruan zegoen aisialdia asko murriztu da, gaugiroa asko apalduz.
Aldi berean, bizia izugarri garestitu da, eta horrek edarien kontsumoan ere eragin du. Kontsumoa jaitsiz.
Garagardo artisauaren helburuak behar luke izan, kalitatezko kontsumoa bultzatu. Hau da, gutxiago kontsumitu dadila baina hobeto.