Digitalizaziorako neurriak, laguntzak, prestakuntza eta tresnak
Covid 19ak eragindako krisiaren albo ondorio bat izan da etorkizunari aurrea hartu diogula: gizarte digitaleranzko trantsizioa azkartu egin da.
Elikaduraren eta egurraren balio katea ere aldaketa dinamiko bat izaten ari da bere merkatu egituretan. Digitalizazioak, ikuspegi holistiko batetik hartuta, aukera ematen du eraldaketa hori menperatzeko eta balio kate osoaren maila guztiak modu trazagarrian elkarrekin konektatzeko (kalitateari, segurtasunari eta osotasunari dagokienez), kontsumitzailearen konfiantza handituz eta, aldi berean, etorkizuneko erronketarako irtenbideak garatuz.
Beraz, beharrezkoa da enpresek beste pauso bat ematea lantzen ari diren automatizazio prozesu horretan, eta eraldaketa digital edo 4.0 bidearen alde egitea.
ONekin!en elikagaien eta zuraren balio kateko industrian digitalizazioa sustatzen dugu neurrien, laguntzen, adituen aholkularitzaren, prestakuntzaren eta abarren bidez
Animatu… egin 4.0 eraldaketaren alde… lagunduko dizugu…