Ama brewery
Azaroa, 2021Produktu berri hau sortzeko, kombucha produktuaren antzinako ekoizpen prozesuak egokitu ditugu, eta kalitate sentsorial handiko produktu bat lortu dugu, kalitate-arau guztiak zorrotz betez. Erronka tekniko handia izan da, eta oraindik ere izaten jarraitzen du.
Kontaiguzu zer eskaintzen duen zuen negozioak.
Wild Ferment erakundeak edari berri bat egin du, ama brewery izenpean. Apur bat apartsua da, alkohol graduazio txikikoa eta adierazpen sentsorial handikoa. Belar eta te infusioen hartziduraren bidez egiten da.
Zein da zuen balio erantsia?
Ama Brewery edariak eskema guztiak hautsi ditu alkohol gutxiko edari hartzituen munduan.
pét-nat tea, izenekoekin, te infusioak eraldaketa eta zahartze-prozesuen mende jartzeko aukera gehiago ditugu. Izan ere, kontsumitzaile profil berri bat daukagu merkatuan: esperientzia gozagarriak bilatzen ditu, baina osasunari kalterik egin gabe, zapore eta nortasunari garrantzia emanez. Antzinako edota pétillant natural motako ardoetan inspiratu da. Horrela izanik, xanpain edota beste ardo apartsuen antzeko ezaugarriak lortzen dira (horregatik pét-nat tea izena).
Ama Brewery edariak eskema guztiak hautsi ditu alkohol gutxiko edari hartzituen munduan.
Zer pertsonak osatzen dute “Ama Brewery”?
Ama markak lanpostu oso garrantzitsuak hartu ditu barne bere egituran. Gema Serranok, esaterako, Kalitate arloko arduradun postua dauka, funtsezkoa edari berritzaile bat merkaturatzeko lanean. Olatz de Solaeche, aldiz, marketin lanez arduratzen da. Wild Ferment etxeak arlo komertzialaren expertise zerbitzuak ere kontratatzen ditu, elikadura arloko Foodiz enpresarekin hornitzaile-harremana mantenduz. Ama markaren barruan, lan-taldea osatzen duten pertsonek ondo ezagutzen dute gastronomiaren mundua, ardoen mundua eta ekintzailetza. Batetik, hainbat sukaldari ditugu, hala nola Ramon Perisé eta Dani Lasa, goi mailako sukaldaritzako sorkuntza ataletan esperientzia handikoak; ardoaren munduan adituak direnak, hala nola Sancho Rodriguez (Bodegas Nuestra señora de Remelluri), Mariano eta Pablo Fernández Soto (Dolmar productos eta Dolmar living innovation, laborategi eta biltegi enologikoen sortzaileak), Angela Zozaya, kultur sustatzailea edota Francisco Lopez Gejo (Fisikaria, ekintzailetza arloan esperientzia handikoa). Talde horren bidez, produktu kategoria berri bat sortu eta merkaturatu ahal izateko beharrezko expertisearen zati handi bat daukagu.
Zeintzuk izan dira zuen erronka nagusiak hilabete hauetan eta nola gainditu dituzue?
Produktu berri hau sortzeko, kombucha produktuaren antzinako ekoizpen prozesuak egokitu ditugu, eta kalitate sentsorial handiko produktu bat lortu dugu, kalitate-arau guztiak zorrotz betez. Erronka tekniko handia izan da, eta oraindik ere izaten jarraitzen du. Ama izenekoak produktu kategoria berri bat ekarri du merkatura -alkohol graduazio txikiko premium produktua-. Horrela izanik, diskurtso berezi bat sortu behar izan da produktuaren sustapenerako, eta partner eta banatzaileei prestakuntza emateko. COVID 19aren pandemia hastearekin batera sartu zen Ama merkatuan. Horrek asko konplikatu du berez arriskatua zen proiektua. Zirkunstantzia horrek are beharrezkoago bihurtu du Amak nazioarteko merkatua bereganatzeko zeukan beharra. Horrela izanik, ahalegin handia egin dugu Europa, Asia eta Amerikako merkatuetara heltzeko.
Zer proiektu berri dituzue esku artean?
Konpainiaren izenak adierazten duen moduan, Wild Ferment S.L., konpainiaren asmoa da hartzidura-prozesuen ondoriozko produktuen ikerketarekin jarraitzea. Gaur egun, Pet Nat Tea izenekoaren produkzioaren ondoriozko biofilma aprobetxatzeko proiektu bat dago martxan, arroparako material edo biopolimero moduan erabiltzeko. Bestalde, edari horrek dituen osasun atributuengatik, egokia da kirolarientzat. Kirol arloko nutrizionistekin elkarlanean, errendimendu altuko kirolarien birsorkuntza metabolikoari eta hidratazioari lagundu ahal dioten edarien bideragarritasuna aztertzen ari gara.
Nola ikusten duzu enpresa 10 urtean?
Wild Ferment izeneko proiektuak enpresa errentagarri bihurtu nahi du, bere ezagutzan oinarrituta. Wild Ferment-en helburu nagusia zera da: jatorrizko prozesu eta produktu eratorrien hobekuntzan garatutako ezagutzaz elikatzen diren negozio-ildoak sortzea. Wild Ferment-en bokazioa nazioartekoa da, berez, izan ere, produktu oso berritzaileak sortzen ditu, prozesu aurreratuen bidez. Hori dela eta, Wild Ferment produktuen bezeroa nazioartekoa da, nazioarteko komunitateak bere gain hartutako balioekin sentsibilizatua, hala nola iraunkortasuna, justizia soziala edota berrikuntza arduratsuarekin.
Nola lagundu dizue euskal sektore publikoak?
Euskal enpresa arloan enpresa bat sortzen denean, erakundeen laguntza jasotzen du bere eremu eta funtzionamendu-fase guztietan. Euskal sektore publikoak egiteko garrantzitsua izan du urrats guztietan: merkatuko potentzialtasuna baloratzeko egindako ideiaren defentsa, produktua garatzeko beharrezko teknologia eskuratzea, prozesuaren bideragarritasun azterketak, markaren garapena, merkaturatzeko bultzada (nazioartekotzea), edota digitalizazioa. Wild Ferment proiektuak sorkuntza-prozesua bete duten pertsonen mentoretzaren onura izan du, finantza-laguntza jaso du, eta kontsolidazio-prozesuaren jarraipenean babesa izan du.
Zer gomendatuko zenioke hasten ari den norbaiti?
Ideia berri batekin batera, enpresa-estrategia egoki bat izan behar dugu. Horretarako, merkatu-diagnostiko egokia egitea eta beharrezko eskumenak dituzten pertsonekin egotea funtsezkoa da. Wild Fermenten kasuan legez, ezaugarri berritzailea duen produktu batetik abiatzen bagara, funtsezkoa da gaitasun plastikoa eta maniobra gaitasuna garatzea, merkatuak berak, araudiak eta proiektuaren berezko izaerak jartzen dituzten baldintzetara egokitzeko. Proiektu bat martxan jartzea ginkana profesional moduko bat da. Ekintzaileari bere gaitasunak ahalik eta ondoen baliatzea eskatzen dio, ideiaren hasierako atributu gehienak merkaturatu ahal izateko.
Zergatik erabaki zenuten “3 izar” merkatuan zentratzea?
Uste dugu sektorearen inguruan daukagun ezagutza eta gure izaera bideratzailea oso lagungarriak izan daitezkeela ideia berri bat barneratzeko (balio eguneratuak dituen produktu berria), kontsumo hedonistaren merkatuan esklusibotasun puntu bat jarriz. Merkatu honen izaera preskriptorea lagungarria izan daiteke produktu horren bidea beste kontsumitzaile batengana ere bideratzeko: kontsumitzaile nagusiarengandik gertuago dagoena, eboluzio geldoagoa duena.
COVIDak eragina izan du zuengan, 3 michelin izar jatetxe gehienak itxita egon baitira. Nola ari zarete berrasmatzen?
Pandemiak oso gogor kolpatu du ostalaritza eta jatetxeen sektore ia osoa. Hori kontuan izanik, produktu kategoria berriak eskuratzea oso bide zaila izan da Wild Ferment-entzat. Egia da pandemiaren bilakaera desberdina izan dela herrialde bakoitzean, eta, horrela izanik, merkatu batzuk lehenago ireki dira eta 2021eko uda ziurgabeari aurre egiteko produktuak eskuratu dituzte. Hala ere, hasieratik, B2C komertzioa ihesbide edo hazkunde-bide natural moduan ikusi da, edarien salmenta-merkatuaren lockdown egoera orokor honetan. Azalera handi askok eta saltzaile espezializatuek ere ezohiko ahalegina egin dute sareko presentzia areagotu eta erosleak erakartzeko. Izan ere, erosleek beren erosketa-moduak aldatu dituzte, beren beharrizanak asetzeko. Elikadura arloan gora egin du online salmentak, esaterako, % 25 inguru estatu mailan. Horrela izanik, Ama brewery pet nat tea izeneko edaria denda espezializatu zein orotariko batzuetan aurki daiteke. Modu berean, online denda propioa martxan jarri da, eta markarekiko harreman zuzena nahiago duten pertsonen eskaerei erantzuten ari zaie.