Neiker

Neiker

Xedea

Irabazi-asmorik gabeko sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia, eta I+G+B helburu hauekiko konpromisoa duena:

  • Nekazaritza ekoizpeneko sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea.
  • Ustiategietan kudeaketa teknologia berriak garatzea eta aplikatzea.
  • Nekazaritzako elikagaien industria eraldatzailearen, bertako produktuen eta kontsumitzaileen kalitate eta segurtasun eskakizunak asetzea.

Gainera, ezagutza eta prestakuntza eskualdatzeko ekintzak gauzatzen ditu, azpiegitura eta baliabide propioak eta ezin hobeto gaitutako langileak baliatuz.

Zenbait zifra

  • 170 enplegu.
  • Negozio zifra: 11,8 milioi euroko diru sarrerak.

Besteak beste, honako jardun eremu hauetan aritzen da:

  • Landare ekoizpena.
  • Animali ekoizpena.
  • Animali osasuna.
  • Baliabide naturalen kontserbazioa.
  • Baso zientziak.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.