Negozio proiektuei ekiteko neurriak eta laguntzak, kasu errealak eta tresnak
“Ekintzailetza” (frantsesez “entrepreneur”) pertsona batek ideia eta aukeren bidez proiektu berri bat abiarazteko hartzen duen jarrera da, eragin positiboa eta jasangarria (ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala) lortzeko helburuarekin, arazoak konponduz mundua eraldatzeko, izan horiek handiak edo nitxokoak.
Elikaduraren eta egurraren balio katea, ekoizpenaren sektoretik amaierako kontsumitzaileraino, ekintzailetzarako aukera iturri bikaina dira, landa eta itsas ingurunean proiektu berrien garapena bezalaxe. Are gehiago kontuan hartzen baditugu gaur egun kontsumo ohituretan gertatzen ari diren aldaketak, eta zure lan jarduera landa eta itsasertzeko ingurunean garatzean hautematen diren aukerak eta onurak. Horregatik, ONekin!etik zure ideiak sustatzen eta garatzen lagundu nahi dizugu, eta ekintzailetza sustatu nahi dugu Euskadiko eraldaketa ekonomiko eta sozialerako palanka gisa.
Aukerak ez dira iristen, sortu egiten dira. Animatu… jo ekintzara… lagunduko dizugu…
Enpresa berri baten edo zure negozioaren ildo berri baten ideia lantzen ari bazara, edozein dela ere, landa ingurunean kokatzeko, edo elikadurari edo egurrari lotutako ideia bat baduzu, jarri harremanetan Onekin!-ekin; laguntasun integraleko programa bat daukagu, %100 zure behar eta errealitatera pertsonalizatuta, hazten eta arrakastaz finkatzen lagunduko dizuna.